Orotarik | 2023ko Martxoaren 23a

Errigoraren udaberriko kanpaina

Errigoraren udaberriko kanpaina hasia da. Nafar hegoalde eta erdialdeko: oliba-olio birjina estra, kontserbak, irrisa, pasta, lekaleak eta fruitu idorrak eskatzeko aukera emana da, euskaraz etiketatua eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Manatzeko epea martxoaren 29 arte egin daiteke, www.errigora.eus gunearen bidez.

...

Orotarik | 2023ko Martxoaren 23a

Haziak Mintzo: Hura egoera güzietan

Aurten huraren üngürüan deliberatü dügü lan egitea.

Lehenik, ikerketa lan bat egin dügü bakotxa gure alde etxeen. Ikerketa lan hortan, huraren inportantzia agerrarazi dügü gure egün oroztako bizian: dutxa hartzez, ontzien xahatzez, autoa xahatzez, edatez, komitatealat joaitez. Hura elementü behar-beharrezkoa da gure bizian.

Ondorioz, nahi ükan dügü jakin nontik hura horra den, norat joaiten den erabili ondoan, huraren presentzia mündüaren gainti, zoin kabale bizi...

Orotarik | 2023ko Martxoaren 23a

Haziak Loratzen: Auto Lehiaketak


Ongi badakigu lurra "produktu mugatua" dela. Adibidez, erran nahi du egun batean ez dela petroliorik izanen. Horregatik, gobernuaren kanpainek gomendatzen digute gure abiadura murriztea eta garraio publikoak erabiltzea.

Alta, gero eta auto gehiago egiten dugu, hori aski ez balitz, gero eta auto lehiaketa gehiago antolatzen dugu! Beraz, zer egin?

Auto lehiaketak begiratzen dituztenek erraten dute droga bezala dela: gustatzen zaie...

Orotarik | 2023ko Martxoaren 23a

Itsas Bazterretik: "Baal" emanaldia hirugarrenentzat

Martxoaren 8a, asteazkena, Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna zela eta, hirugarreneko ikasleak Luhusoko Harri Xuri antzokira joan dira Groupe Noces konpainiaren "Baal" ikuskizun berria deskubritzera. Emanaldi hori Euskal Elkargoak antolatua zuen.

Obraren laburpena: bost gizonen dantzak, akrobaziak eta Leïla Slimanirena bezalako testuen irakurketak agertokian nahasten dira.

"Espero dut egun batez nire alaba kalean, minifaldan eta eskotean ibiltzea, munduaren itzulia...

Ba ote dakixu? | 2023ko Martxoaren 23a

Lehen mundu gerlako emazte langileen kanporatzea (À‚'½)

Lehen mundu gerla osoan, emazteek gizonak ordezkatu zituzten lantegi eta landetan. Orotarat, 430.000 emaztek gerlako fabriketan lan egin zuten, partikulazki metalurgian eta armamentuan, "munitionnettes" deituak zirela. Gerla denbora guzian ospatuak izan ziren baina 1918ko azaroaren 13an, armistizioa izenpetu eta bi egun geroago bakarrik, Louis Loucheur armamentu ministeritzakoaren zirkularrak emazteeri "gerla aitzineko haien okupazioak berriz hartzea" manatu zien, hots etxeko lanetara itzultzea,

Euskal diaspora | 2023ko Martxoaren 23a

Bertsualdi polita San Frantziskon eta Diasporan musaren geroa bermatzen

ARRAKASTATSUA. Hala izan zen martxoaren 12an San Frantziskoko Gure Euskal Etxean antolatu NABO bertso saioa. Parte hartu zuten San Frantzisko bereko Johnny Curutchetek, Boisetik (Idaho) heldu Todor Azurtzak, eta Rock Springs-etik (Wyoming) heldu Martin Goicoecheak; laugarrena Euskal Herritik jinik, Xabier Euzkitze, Zarautzen bizi den azpeitiarra. NABOko lehendakari Philippe Acheritogarayk egin zuen aurkezpena, eta NABO aurten 50 urte ospatzen ari dela oroitarazi zuen. NABO...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016