Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Abiadura handiko trena (AHT): Euskal Y-a

EAJk, PSEk eta PPk funtsezkotzat eta estrategikotzat daukate Euskal Y-aren bidez Europarekin lotzea eta Frantziarekiko lotura ez atzeratzea. Aldiz, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk gaur-egungo lineak eta konexioak hobetzeko deia egin dute, proiektu berria gehiegizko gastua...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Bob Dylan Donostian ekainean

Bob Dylanek 2021eko larrazkenean abiatu zuen eta 2024ra arteko itzulia, ekainaren 19 eta 20an Donostiara helduko da eta emanaldi horretan bere 38. diskoa aurkeztuko du. Erne! Sarrerak martxoaren 15ean salgai jarri dituzte, Kursaalen webgunean eta antolatzaileek iragarri dute bi emanaldietan ezingo dela telefonorik erabili. Antolatzaileek telefonoak gordetzeko molde bat emanen diote publikoko pertsona bakoitzari, mugikorrak eremu jakin batean soilik desblokeatu ahalko dira.

...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Duela 60 urte, 700 emazte Hegoaldetik Australiara

Gernika-Lumoko Udalak omenaldia egin die "Marta Plana"-ren bitartez emigratu ziren 700 emazte baino gehiagori, hitzarmenaren 60. urteurrenean. Bertan izango dira Australiara hegan egin zuten 7 emazte, beste 21 emazteren senideekin batera.

"Marta Plana", "Marta Operazioa" ere deitua, 60ko hamarkadaren hasierako Australia eta Espainiako gobernuen arteko migrazio-akordio bat izan zen,

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Nafarroa: irakaskuntza greban

LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek apirilaren 3an grebara deitu dituzte Nafarroako irakaskuntza publikoan aritzen diren 10.000 langileak. Aldarrikapenen artean, langile gehiago kontratatzea, ikasle gutiago geletan, erosahalmena berreskuratzea, soldatak hobetzea inflazioa kontutan hartuz behargin guziei karrera profesionala bermatzea, behin-behinekotasuna %8tik behera murriztea eta lan gainkarga murriztea, ikasleen hezkuntza premiei denbora gehiago eskaini ahal izateko. Apirilekoa...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Hamar zuzendaritza-postutik hiru bakarrik emazteek betetzen

Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan zuzendaritza-postuen hamarretarik hiru bakarrik emazteek betetzen dituzte, EITB Datak egiaztatu duenez. Datuek agerian utzi dute, horrenbestez, oraindik desagertu ez den "kristalezko sabaia", emazteak zuzendaritzako postuetan ala enpresen administrazio kontseiluetan egotea oztopatzen duena.

...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Paperik gabeko etorkinak

Hego Euskal Herrira bizileku eta lan bila, Europaz kanpotik jin migratzaile gehienak bizi duten korapiloa: lanik gabe ezin da paperik lortu eta paperik gabe ezin lanik egin. Espainiako Atzerritarren Legearen oinarrian dagoen kontra erran handia da. Beraz zein da legalki lan egiteko modua? "Hiru urtez irautea. Legeak hori dio", laburbildu du atzerritarren lan eskubideetan berezitu abokatuak. "Baina nola iraun daiteke hiru urtez atzerrian diru sarrerarik gabe? Absurdoa dela hor ikusten da",...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016