Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 16a

Marcel Amont

Joan den ortzegunean pausatu da Marcel Amont kantari guziz jeinutsua. 94 urte heldu den hilabetean bete beharrak zituen. Bordelen sortua bainan aitamak biarnes baserritarrak. Bera ere beti Biarnoari errotik atxikia egona, biarnesa mintzo, ttipian ikasia familian, eta beti atseginekin erabiltzen zuena, bere kantu famatu zonbait ere mintzaira hortan plazaratuak. Idazle fina bestalde, hamaika liburu ba agertaraziak, gizon laketa eta xintxoa, biziki jendekina.

...

Gogoa hazi | 2023ko Martxoaren 16a

Eliza eta Estatua

Peiok azken aldian oroitarazi digu klerikalismoak Eliza katolikoari barnetik zer kaltea egiten dion, buruzagiei heinik gabeko boterea emanez giristino arrunten gain. Ene aldetik aipatuko dizuet Elizak kanpotik jasan duen eragin kaltegarria Estatuarekin ezkonduz J.K.ren ondoko IV. mendean.

Badakigu lehenbiziko III mendeetan giristinoak usu pertsegituak izan zirela Erromako enperadoreen manuz. Baina 313an Constantin Handiak Milanoko Ediktuaz askatasuna eman zien. Erlijio berriaren...

Orotarik | 2023ko Martxoaren 16a

BOST AXOLA!

Ikusi dugu denek Justizia ministroa diputatu bati bras d'honneur delakoa eginez ihardesten, ez behin bakarrik, baina bietan. Aberatsenen aldeko gobernua izateaz gain, bulgaritatez hantua da, bortxaketa eta abusu zantzuak dituzten ministroak beti karguetan dira, interes gatazkak dituztenak halaber. Arrogantzia larria erakusten dute, bereziki gaur, jendea karrikara trumilka jaisten den egun hauetan, erretreten erreforma injustuaren salatzeko. Martxoaren 7ko...

Orotarik | 2023ko Martxoaren 16a

Eski ateraldia 4. eta 3.endako!!

Otsailaren 25ean, larunbatez, 3. eta 4.eko ikasleekin eski ateraldia burutu zuen kolegioko Olagarroa kirol elkarteak, Gouretten.

Denek goiz esnatu behar ukan zuten, baina egunak merezi izan zuen, argitu ahal ikusi zuten egun bikaina zutela.

Goizeko 6:00etan abiatuz, 9:00ak aldera mendi txurietara iritsi ziren. Bertan taldeetan ezarri, materiala hartu eta pistetara! Eguerditan pausa bat egin zuten, elkarrekin piknikatuz eta berriz pistetara, arratsaldeko 15:30ak arte gutti gora...

Orotarik | 2023ko Martxoaren 16a

Sarako ihauteriak eskolan ere

Otsailean ihauteriak 2 manerez ospatu ditugu. Lehenik herrian eta gero eskolan ere.

Bakantzak aitzin, 3 afixa egin ditugu, Herriko Etxeak Sarako lezeetan proposatzen zuen erakusketan parte hartzeko.

Gure afixek 3 ihauteriko pertsonaia presentatzen zituzten: Joaldunak, Hartza eta Zanpantzar. Otsailaren 24an, ostirala, egun osoan eskolan besta egin dugu.

Hasteko mozorrotu gira eta goiza taldeka pasatu dugu, aktibitateak egiteko eta eskola apaintzeko: maskak, marrazkiak,...

Orotarik | 2023ko Martxoaren 16a

Uniformea eskolan

Aspalditik aipatua izan da uniformeen erabilera eskoletan, bainan orain arte ez da deusik egina izan eta egoera berdina egon da. Halere, argudio batzuk badira uniformeen alde.

Adibidez, gazteei moda gustatzen zaiela argi da, bainan soineko marka ezagunenak biziki garestiak dira eta ezin dituzte buraso guziek erosi. Ez litzateke gehiago arazorik izanen uniformearekin, desberdintasun sozialak desagertuko lirateke eta gainera merkeago litzaieke familiei. Bestaldetik, eskolaren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016