Orotarik | 2023ko Martxoaren 09a

Euskal Argentinaren biltzar nagusia

Apirilaren 1ean, larunbatez (10:00), Lekunberriko Leku Berri gelan Euskal Argentinaren aurtengo biltzar nagusia iraganen da. Presentatuak eta bozkatuak izanen dira: txosten morala, urteko konduak eta administrazio kontseiluko kideak.

Bi proiektu aipatuak izanen dira. Lehena Donapaleuko Touzaa etxean (Bideak deitu kultur gunea), aurten Euskal Argentinak ukanen duen egoitza. Bigarrenik heldu den buruilean, urrian eta azaroan, Bideak tokian euskal emigrazioari eta diasporari dedikatua...

Orotarik | 2023ko Martxoaren 09a

YAMANA HIZKUNTZA

Argentinako lur-muturrean

Bizi da "Jagan" jendea...

Hizkuntza zahar hori mintzatzen

Zuen azkena zendu da...

Berek"Yamana" deitzen zutena

Betirako galdu dea?

Jagandar guti izanagatik

Berriz pitz dezaketea?

Eskolan irakasten badute,

Lortuko du irautea!


Dudarik ez da, nahi badute,

Yamana biziko dela,

Gaurdanik ikusten da lan horri

Zale guziak direla

Gogo-bihotzez lotuak...

Ba ote dakixu? | 2023ko Martxoaren 09a

Irakeko gerla (2/3)

Interbentzio militarra Irakeko erregimenaren kontra ezin zen justifikatu bere iraganeko krimenengatik (adibidez, kurduen kontra 1991n). Amerikar Estatu Batuetako buruzagiek Irak orainean berehalako mehatxua zela frogatu behar zuten nazioarteko herrien sostengua lortzeko. Horretako, bi arrazoi aitzinatu zituzten: Irakek terrorismoa sostengatzen zuela edo programa nuklearra garatzen zuela.

Euskal diaspora | 2023ko Martxoaren 09a

Amatxien sukaldaritza Argentinan, euskara irakasle munduan eta Robert Laxalt

AMATXIEN ERREZETAK. 'Amalur' du izena Argentinako Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeko sukaldaritza taldeak. Hamar bat pertsona dira, eta bertako euskal sukaldaritza atxiki eta zabaltzeko sortu zuten taldea. Hilabete guziz bi afari prestatzen dituzte publikoari zabalik Euskal Etxean, eta gehienez 60 pertsona onartzen. Helburua, batetik, heien sukaldaritza euskal-argentinarra erakutsi eta zabaltzea, bestetik, sos puska bat ateratzea Euskal Etxearentzat. Sukaldaritza...

Orotarik | 2023ko Martxoaren 09a

Haziak Loratzen: Nahas-mahas: Senpereko ihauteriaren kronika

Iragan otsailaren 19an, larunbatarekin, eguraldiko jainkoak senpertarrak izan behar ziren. Erabaki zuten maiatzeko iguzkia zeruan eustea, Senpereko ihauteria babesteko.

Nahas-mahas polita izan zen goizetik gauera: merkatu mozorrotua, haurrentzat jokoak, zintzur bustitzea, bazkaria GUK taldeak animaturik, elkarteen animazioak, desfilea eta Zanpantzarren auzia.

Ez baitzen aski, gogotik segitu zuten Andoni Oilokiegirekin. Mutil honek, kemen aski badu jende guziak bere suzirian...

Orotarik | 2023ko Martxoaren 09a

Haziak Mintzo: Baigorritik Madrilera

Donosteiko hirugarreneko ikasleak, Madrilera joan ginen urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra. Bidaiaren prezioa apaldu eta inguramena zaindu nahian, Iruñan treina hartu genuen, Madrileraino. Han, metroz ibili ondoan, familietan banatu ginen.

Bigarren egunean gida batekin bizikleta egin genuen, Madril hiriaren bisitatzeko. Besteak beste, Palacio Real eta parke handi bat ikusi genituen. Debod tenpluan bazkaldu eta, Retiro parkera joan ginen: handia eta ederra zen. Ondotik Sorolla...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016