Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Presoak: Karrerari hirugarren gradua ezabatua

Madrilgo entzutegi nazionaleko Reyes Jimenok epaileak, ETAko Asier Karrera, Fernando Buesa eta bere bizkartzainaren hilketaren ustezko egileari, hirugarren gradua -hots egunaz kanpoan eta gauaz preso- kendu dio. Karrera zortzigarren presoa da hirugarren gradua ukatzen zaiona, 2021eko urriaz geroz, hots presondegietako ardura Jaurlaritzaren eskuduntza ezarria izan zenetik. Geroztik Jaurlaritzak hirugarren graduko 34 neurri hartuak ukan ditu, presoen %40ek erdietsi dezaten asmoarekin. 34...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Garraiolariak kexu

Milako bat garraiolarik beren kexua agertu dute. Gipuzkoako diputazioak A15 eta N1 autobian ezarri ordainpeko-autobidea dute jo mugan. 3,5 tonatik gorako kamioiek ordaindu-lekuak pagatu behar dituzte, 76 kilometroko bidea nahitaez egiteko. Autobidea 11.000 kamioiek egunero hartzen dute, heldu baita hilero 2.000 euro ordaindu beharko dutela. Paga-gune sistema hori bi aldiz ezarri eta, auzitegiak ezabatuak izan dira, bainan diputazioak bere asmoarekin tematurik segitzen du.

...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 02a

Laborariekin

Joan den larunbat goizean ideki da Parisen laborarien Saloina, itxura guzien arabera arrakasta handi-handia behar lukeena. Abere ederrenak han dira, zernahi ekoizpen ba bestalde preziatzeko, jateko eta edari. Lehen egunean berean, Emmanuel Macron lehendakaria goizik han zen, batzuekin eta besteekin solas eta solas. Han askaldu da eta han bazkaldu. Kasik egun guzia han egon da, duela lau urte bezala eta Jacques Chirac zenak egiten zuen gisa...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 02a

Izigarria!

Sail huntan ere nahi dugu aipatu Donibane Lohizuneko izigarrikeria itsusi hori. Frantzia guzia azkarki inarrosi duena! Aipatzen dugu ez baitezpada zer gertatu den kondatzeko, hori denek gogoan dugu zorigaitzez, bainan azpimarratzeko zonbatetaraino sesituak gauden holako gertakizun izigarriaren ondotik. Kasik ezin sinetsia baita alabainan holakorik gertatzen ahal dela, bestenaz ere bazterrak ardura lasai-lasaia dauden eskualde batean!

Gogoan dugu bizia funts hortan galdu duen erakasle...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 02a

Aise sobera

Noiznahi eta nunahi, nornahik zernahi dei ukaiten du telefonoz, finkoan eta mugikorrean, batek hau eta besteak hura, denek gaitzeko eskaintzak eginez, ardura dena espantu, nardagarri ere baita azkenean! Iduriz, dei gutiago untsalaz ondoko egunetan. Gisa hortako deiak alde bat debekatuak alabainan hemendik aitzina asteburu eta bestaburuetan. Beste egunetan, egiten ahal goizeko 10etarik oren bata artean, bai eta arratsaldeko 14ak eta 20ak artean. Holako zerbait anitzek aspaldian berantetsia....

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 02a

Eskas!

Eskoletan badira erizainak eta erizain-laguntzaileak. Badira bainan ez hurbiltzekorik ere aski! Orotara zortzi mila ez arras. Berrikitan egin den ikerketa baten arabera untsalaz hogoita-zonbait mila behar litazke, aise eta aise gehiago beraz, behar-orduak maila guzietako ikastegietan beti emendatzen ari baitira, azkarki emendatzen. Hamar bat urte segurik emendatze hori sendi dela, bainan gehiago sendi azken bizpahiru urtetan.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016