Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 23a
Euskal Herriko Itzuliaren datak, ibilbidea eta ezaugarriak ezagutzera eman dituzte joan den astean.
Apirilaren 3an hasiko da lasterketa Gasteizen, apirilaren 8an izanen da azken etapa Eibarren.
Txirrindulariek 992 kilometro egin beharko dituzte, sei etapa desberdinetan banaturik eta ibilbidean barna, 26 mendi-lepo puntuagarri izanen dituzte igaiteko. Denetara, lasterketak 18.000 metroko desnibel metatua izanen du. Roberto Laiseka zuzendari teknikoaren ustez, "lasterketa gogorra...
Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 23a
Nekane Txapartegi - Nekane Txapartegiri sei hilabeteko presondegi zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, paper faltsuak egiteagatik. Hori adostu dute defentsak eta prokuradoreak, beraz ez da berriz preso sartuko.
Txapartegi 2007an joan zen ihesi, kartzela saihesteko. Geroztik, Suitzan bizi izan zen, iazko apirila arte. Orduan itzuli zen Euskal Herrira, Auzitegi Nazionalak jakinarazi baitzion ez zutela ETArekin lotura izateagatik epaituko, baina soilik...
Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 23a
Kanpo merkataritza osagarri onean da Hego Euskal Herrian. 2022an 43.257 milioi euroren esportazioak egin zituzten enpresek, 2019an baino %21,2 gehiago eta 2021ean baino %23 gehiago.
Halaber, inportazioak ere azkarki emendatu dira, bereziki Bilboko portura heldu diren gas eta petrolio kopuru handiei esker. Azken urtean %37,4 handitu dira, hots, 36.726 milioiraino.
Ukrainako gerlak eta inflazio handiak ez dute eragin ezkorrik izan kanpo merkataritza sailean. Alderantziz, zenbait...
Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 23a
Eusko Jaurlaritzak hilabetean 300€ emanen dizkie 25-29 urteko gazteei, burasoen etxetik atera eta beren alde bizitzen has daitezen. Berri hau eman du Iñigo Urkullu lehendakariak otsailaren 17an.
Lehendakariak oroitarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak 30,2 urtetan emantzipatzen direla gaur egun, Europako bertze herrialdeetan baino bortz urte berantago. Preseski, "Emanzipa" programaren xedea da batez besteko adin hori 28 urtetara apaltzea.
Urkulluren arabera, laster...
Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 23a
"Euskaldunon Egunkaria" hestearen hogeigarren urteburu kari, "Egunero behar genuen" izeneko liburua aurkeztu du Egunkariako, Eguneroko eta Berriako kazetari ohia den Imanol Murua Uriak.
Egunkaria hetsi eta biharamunean berean plazaratu zuten haren ordaina, Egunero. Hau nola sortu zuten eta honen bizitza laburra nolakoa izan zen kontatzen du Muruak liburuan.
Liburua Andoaingo Martin Ugalde parkean aurkeztu du, Martin Antso editorearekin eta Irune Lasa kazetariarekin batean....
Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 23a
Nafarroako Azkoien eskualdean Iberdrolak egin nahi duen eguzki plaka parkea bide onean da, ingurumen eraginaren baimena eskuratu baitu proiektuak. Enpresak jakitera eman duenaren arabera, parkeak 370 megawatt ekoitziko ditu, hots, 163.000 etxe hornitzeko bezainbat, eta atmosferara 77.000 tona CO2 gutiago isuriko dira horri esker.
Parkea eraikitzea 240 milioi euro kostako da eta Ingeteam izeneko enpresak Nafarroan ekoitziko du parkeko azpiegitura.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016