Orotarik | 2023ko Otsailaren 23a

Itsas Bazterretik: Fuga! kolegioko bosgarrenentzat!

Joan den urtarrilaren 24an, astearte arratsaldez, kolegioko bosgarrenek Luhusoko Harri Xuri antzokian zuten hitzordua, Elirale konpainiak proposatzen duen "Fuga!" emanaldia deskubritzeko.

Fuga! gorputzen lotura erakusten duen pieza koreografikoa da, non jauzi sistemari berriz irudimena ideki nahi zaion. Nola gorputz batek beste gorputz bat aitzurtzen eta zulatzen duen sistema hau dekalatuz? Erritmoekin jolastuz nola gorputzen trinkotasunak erdigune nozio hori mugimenduan jar daitekeen?...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 23a

LANAZ II

Mc Kinsey kontsultako espertoak urre gorriz ordaintzen ditu estatuak, karriketan milaka jendeek salatzen eta gaitzesten duten erretreten erreforma bezalako proiektuak pikoan jartzeko:originaltasun handirik gabeko testuak erruten dituzte, itsuak eta elkorrak balira bezala, soa beti aberatsenen moltsen zaintzeko zereginetan txertatuz. Ez dute imajinatzen ahal ere, behe mailako langileen egunerokoa, lantegi toteletakoa, meategi metaforikoen sakonetakoa, goizeko lauetan...

Mundu zabalean | 2023ko Otsailaren 16a

Tibeteko goi-ordokiko hormaguneak arriskuan

Tibeteko "Qinghai-Tibet" goi-ordokian hainbat glaziar eta laku daude. Asiako ibai handienen iturburua da eta 2 miliar pertsonari edateko ura hornitzen du.

"Qinghai-Tibet" goi-ordokian kontrolatuak diren 132 lakuetatik, azken 40 urte hauetan bostetatik lauri izotz estalkiaren iraupena murriztu zaie.

Zoritxarrez, tenperatura goratzearen ondorioz hormaguneak urtzen ari dira, ur eskasak populazioan krisi handia eragin lezake. Hots, munduko biztanleriaren laurdenaren etorkizuna,...

Mundu zabalean | 2023ko Otsailaren 16a

Amnesty International Palestinako egoeraz kezkatua

Amnesty International erakundeak agertu txostenean, irakurtzen da Israelgo agintariek palestinarren kontra egin bortxaketak emendatzen ari direla: lurralde bereizketak, mugimendu murrizketak, lur eta ondasun bahiketa masiboak, derrigorrezko etxegabetzeak, arrastatze arbitrarioak, torturak, legez kanpoko hilketak.... Nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea kezkatua da.

Duela urtebete Amnesty Internationalek apartheidaren kontrako kanpaina handia abiatu zuenetik, Israelgo indarrek 220...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 16a

Guggenheim: Joan Miro

Guggenheim Bilboko Museoak "Joan Miró. Errealitate absolutua: Paris, 1920-1945" erakusketa antolatu du, margolari katalanak 1920 eta 1945 artean Parisen egin ibilbidea aztertzen duen erakusketa, 80 bat artelanen bidez.

Joan Miróren obran, berrikuntza formalak goraipatuak izan dituzte kritikariek, batez ere dadaismoaren eta surrealismoaren inguruan, espresionismo abstraktuaren aitzindaritzat ere hartzen da artista.

...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 16a

Frantziako gas hornidura Larrainetik

Frantziara doan gas-emaria gutitu egin da, Irunen kokatzen den Euskadourreko konpresio-estazioa gelditzean. Irungo bi norabideko loturaren bidez, gas naturala Frantziara bidaltzeko funtsezko azpiegitura ez da erabilgarria, Enagas Gestor Tecnico del Sistema (GTS) enpresak jakitera eman duenez sute baten ondorioz. Euskadourreko konpresio-estazioa gaur egun Frantziarekin dauden bi interkonexioetako bat da, Larrainekoarekin batera, Nafarroan normaltasun osoz martxan jarraitzen du. Asteazkenean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016