Gogoa hazi | 2023ko Otsailaren 23a
Eliza batzuetan, igandetako orrian irakurtu dira ondoko hitz hauek. Nork idatziak ote? Marc Ailletek?
"Joan den hazilean, Aranzadi arkeologo taldeak esku bat lurpetik atera du Nafarroan, brontzezko orrian moztua, "sorioneku" euskal hitzaz hasten den idazkiarekin. Mende bat Jesu-Kristo sortu aitzinekoa, etxeko atean zintzilikatzen zen...
Ba ote dakixu? | 2023ko Otsailaren 23a
1997ko maiatzaren 4an gizonak makinaren kontra galdu zuen. Egiazki, ez zen lehen aldia. Aitzineko urtean, Deep Bluek jada bi aldiz garaitu zuen Kasparov eta, azkenean, errusiar txapeldunak zuen gatazka irabazi. Baina, 1997ko lehen galtze hori desberdina izan zen. Kasparov hunkitua zen, eta anitzentzat hondatua.
Euskal diaspora | 2023ko Otsailaren 23a
AUSTIN, TEXAS. Texaseko Ordezkari Ganberak, bertan hautetsia den Rafael Anchiaren eskutik, 'Resolution' edo Ebazpen bat aurkeztuko du heldu den asteazkenean, martxoaren 1ean, Bigarren Mundu Gerlan (BMG) arizan ziren euskal jatorriko beteranoak omendurik. Hau izanen da Estatu Batuetako historian euskal jatorriko beteranoak ohoratuz aurkeztuko den lehen Ebazpena. Ekitaldia Texas Estatuko Kapitolioan eginen da, eta biharamunean Austingo Liburutegi Publikoko Terrazas Branch-en...
Orotarik | 2023ko Otsailaren 23a
"Se loger au Pays - Herrian Bizi" plataformak, anitz elkarte eta mugimendu biltzen dituenak, apirilaren 1ean, larunbatarekin (15:00), Baionan bigarren manifestazioarako deia zabaldua du. Alokatzaileen kanporaketen neguko etenaldi burutzearen eta etxebizitza eskubidearen Europako egunaren karietara da eguna hautatua izan.
Jadanik 2021eko azaroan, gai beraren inguruan manifestazioa antolatua izan zen, nun 8.000ko bat jende hurbildu zen. Ezagutzen den etxebizitzaren krisialdia dela eta...
Orotarik | 2023ko Otsailaren 23a
Joan den azaroan autobusa hartu dugu Donibane Lohizunera buruz abiatzeko. Han baratze botanikoaren bisita egin dugu. Josebak erakutsi dizkigu hor bizi diren landare eta zuhaitz espezie desberdin anitz. Horiek ikusten ahal dira euskal kostaldeko eremu naturaletan: haritza, sagarmina, mizpirondoa, gorostia, elorri xuria, otea eta beste anitz gauza.Ikusiahal izan ditugu ere urtxintxak arboletan josteta, bainan ez hor gaindi gauaz ibiltzen omen den axeri polita.
Ez ditugu oraindik gure...
Orotarik | 2023ko Otsailaren 23a
Pandemia amaiturik, Garazi eta Baigorriko Gau Eskolako ikasleok ateraldiak berriz egiten hastea erabaki genuen. Baionako Euskal Museoan izan den Leon Bonnaten erakusketa kari, Points de Vue festibalaren berri ere bagenuenez, Lapurdiko hiriburua beste era batez bisitatzeko aukera baliatu nahi ukan genuen. Beraz, trena hartu eta horrat abiatu ginen!
Lehenik, Museoko gida euskaldunak margolari baionarraren lanak erakutsi zizkigun, bere artearen bilakaera azalduz. Nahiz eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016