Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 16a
Prezio frango beti goitituz doatzi bainan mundu zerratu hortan espertak omen diren arduradun askok diote kariotze horiek ez dutela hola segituko, ozkaño batez eztitu behar litazkeela zonbait hilabetebarne, uda jitearekin hain segur eta gehixago orobat heldu den urtean. Horra berri on bat beraz, bainan holako solasak fidagarriak direa? Nork daki alabainan zer nola aldatuko den ondoko egunetan?
...Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 16a
Hilabete hunen 25ean, laster beraz, idekiko da Parisen laborantzaren eta laborarien feria erakusketa handia, ardura Saloina deitzen dutena. Bada apailu bazterretan. Ekoizpen aipagarrienak eta kabala ederrenak han izanen dira. Egun guziz, hitzaldi eta elkarrizketa anitz, zoin-gehiagoka berezi asko bestalde. Horiek oro zernahi gai gogoan. Zertan den laborantza, zoin diren arrangura pisuenak, besteak beste laborariek nun zer nola egiten ahal duten klima aldaketari ihardukitzeagatik. Gure...
Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 16a
Charente departamenduan bizi den laborari bat, Paul François, azkarki aipatua izan zen duela bizpahiru urte, beldurrik batere gabe oldartu baitzen Bayer-Monsato Amerikako etxe puxantaren kontra, haren jokabide asko ezin onetsiz, guziz kaltegarriak zirela-eta jendeen osagarriarentzat.Gorabehera askoren ondotik, auzia irabazi ere zuen. Horra nun joan den egunean, bi gizon, biak arrotzak, sartu diren laborari horren etxean. Soka batekin estekatu dute, joka arizan zaizkio eta...
Orotarik | 2023ko Otsailaren 16a
Mukizuagoak ginelarik, Joxean Artze Usurbilgo poetaren idazki bat bazen "la-na" hitza errepikatzen zuena burdin oletako marteiluen kolpeen erritmoan. Pantailak "la-na" elearen irudi frakasatuz betetzen zituen eta zeregin artistiko horrek ikara eragiten zigun zainetan. Erretreten erreformaren karietara "la-na" itzuli zaigu mihi pera, nahiz eta Macronen gustuko "la-na" ez den nehoiz gogorra, zaila, zikina, penosoa. Baina, lana betidanik bortitza izan da, lurrekoa,...
Orotarik | 2023ko Otsailaren 16a
Badira hainbat urte pandemia egoeraren edo terrorismoaren aitzakia pean Irun eta Hendaia arteko mugak poliziaren etengabeko kontrolpean daudela.
Alde batetik, Euskal Herritarron arteko harremana oztopatzen du muga honek, Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriaren artean zatiketa indartuz. Euskal Herrian ez dugu mugarik nahi.
Bestetik, etorkinek haien helmugara bidean igaro behar izaten dute muga hau, baina horren aitzinean oinezkoen eta autoen zubietan eta trenaren irteeran...
Orotarik | 2023ko Otsailaren 16a
Emazteen adinik ez omen dugu aipatu behar. Erretretaz delarik, gizonen urteak ere beude bakean. Jende guziak ez dira ber adinean lanari lotzen, beraz ez lukete denek ber adinean utzi behar. Goiz hasi denak erretiroa har dezala bere denbora betetzean, legezko beste muga baten beha egon gabe. Hori zen pandemiaren aitzinetik ere CFDT sindikatuko buruaren iritzia. Errepublikako presidenteak ez entzunarena egin dio, bere burua temaren zepoan sartu du, eta lagun azkarra galdu auzi...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016