Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 09a

Beatriz Artolazabalek kargua utziko du

Beatriz Artolazabalek otsailaren 14an utziko du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu kargua. Erabaki honen arrazoia da maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan Gasteizko auzapez izateko presentatu nahi duela, EAJren etiketarekin. Boz-kanpaina egin ahal izateko utziko du sailburu kargua. Bere ordezkoa nor izanen den Iñigo Urkullu lehendakariak jakinaraziko omen du heldu diren egunetan, baina bere lekua emazte batek hartzea gustatuko litzaiokeela...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 09a

Zaldibarko hondamendiak 3 urte

Zaldibarko hondakindegian ezbehar latza gertatu zen duela hiru urte, 2020ko otsailaren 6an. Azpiegitura suntsitu zuen lur litatzearen ondorioz, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak hil ziren. Urteburu honen karietara, joan den igandean Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du Eitzaga auzoan, gertakari hartan bizia galdu zuten bi langileak omentzeko.

Joan den astean, auzi horri buruzko elementu berriak agertu dira. Ertzaintzak ikerketa-txosten bat igorri zuen 2022ko...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 09a

Bizkaiko metalgintza

Hamahiru hilabete iraun duen lan gatazkari aterabidea aurkitu diote Bizkaiko metalgintzako zuzendaritzak eta sindikatuek, lan hitzarmen berria sinatuz. Honen puntu nagusia soldatei buruzkoa da: %15eko soldata eguneraketa onartua izan da 2022-2025 eperako. Hilabete sariez gain, lanaldia murriztea erdietsi dute langileek.

Sindikatu guzietako ordezkariek argi utzi dute zuzendaritza mugitu bada, grebei esker izan dela.

...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 09a

Minbera!

Bazterrak noiz izan ote dira kenka huntan bezen minbera? Sekulan ez naski, hala diote batzuek! Biziki bakan gisa guziz! Eta hori erretreta-solas ditugun eztabaida samur horiengatik! Elisabeth Borne gobernuburua tematsu baino tematsuago, dena larderia eta espantu, sindikatuak berdin edo berdintsu, horra zertaratuak giren! Frangok diote alta hautsi-mautsi batetara heldu behar ginukeela bainan nork egiten ditu gisa hortako urratsak? Azen ontzeko, gobernuburuak berak ere...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 09a

Kasu haatik

Gisa batez baditake jendea aiseago mugitzen den larunbatarekin bainan beste gauza bat ere behar da ikusi. Eskoletan otsaileko oporraldiak direla bi asterentzat eta hilabete guzian, ez baitira denetan betan izaiten. Karia hortara jende frangok nahi dute norapait joan itzuli baten egitera. Treinik ez bada, edo usaian baino aise gutiago, nola eginen dute? Grebaren gatik nardatuak izan ditazke. Nahiz berak, frango segurik, manifestaldien alde diren, kexatuko dira orobat etxean egon behar baldin...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 09a

Gripa

Mediku eta ikerle frangok errana zuten bezala, griparen erasoa polliki azkartu da eskualde gehienetan. Eta aitzina azkartzen ari, hala iduri du segurik. Lekuka hein bat gripa bortitza, orotara zonbait mila jende ospitalera joan behar Frantzia guzian gaindi, beste frango eta frango etxean egon behar berokian. Egoera horrengatik luzatua izan da griparen kontra xertatua izaiteko denboraldia. Hilabete huntan guzian oraino xertatua izaiten ahal da beraz. Deia luzatua bereziki jende xaharreri eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016