Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

Donostian 3 pertsona atxilotuak emigranteak esplotatzeagatik

Hiru pertsona Donostian atxilotuak izan dira, emigranteak haien ostatuan esplotatzeagatik. 21 langilek nagusi bera duten ostatu eta jatetxetan lan egiten dute baldintza higuingarrietan, Osasun administrazioak dionaz 80.000 euro segurantza sozialari gordetzeaz akusatuak dira eta emigranteei lanaren truke hitzematen zieten beren egoera juridikoari aterabidea lortzen laguntzea. Egunean 12 orduz lan egin behar zuten, astelehenetik igandera, 1.068 euroko soldataren truke. Ostalaritzako Gipuzkoako...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

GKS gazteak: bankariak eta kapital handiaren aurka

Milaka gaztek manifestatu dute Bilbon eta Iruñean, "sozialismoaren banderapean", langileen antolakuntza propioa aldarrikatzera, Gazte Koordinakunde Sozialistak (GKS) deituta. "Burgesiaren ofentsibaren aurrean, gazte langileok borrokara!" lelopean, bankariak eta enpresari handiak jo zituzten langileen pobretzearen errudun eta politikari profesionalak, berriz haien mendekoak direla salatu zuten. Baina argitu zuten mobilizazioen helburua ez dela instituzioei ala alderdiei presioa egitea: "Gure...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

Nafarroan medikuen greba

Hegoaldean ere osasun alorreko langileak kexu dira. Nafarroako Medikuen Sindikatuak dio Osasun Sailak egindako eskaintza ekonomikoa eskasa dela eta beste proposamen batzuekin ere ez da ados, lan gainkarga murrizteko, besteak beste. Oraingoz otsailaren 1erako ezarri greba deia atxikiko dute, aurrera egiteko aukera emango dien beste bilera baten zain.

...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

EH Bildu eta Elkarrekin Podemos: "tankeak Ukrainara bidaltzeak gerla azkartuko"

EH Bildu eta Podemos alderdiek elkarrekin adierazi dute, Ukrainara tankeak bidaltzeak gerla azkartuko duela. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako alderdiek, bidalketa babestu dute. Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak ohartarazi du: "tankeak bidaltzeak aurreikusi ezin diren ondorioak izango dituen gerra igoera elikatuko du. Bide diplomatikoen eta elkarrizketa bideen aldeko apustua berresten dugu, zailagoak izanen baitira, baina kontuan izan behar da ez dakigula...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 02a

Aterabide bat

Zenbaki huntan, ez dugu kondatzen ahal nola iragan diren asteartean beharrak ziren manifestaldiak. Erretretak gogoan eta gobernuaren xedeak ezin onartuz, astekari hau ere egun berean moldatzen-eta. Dakiguna da aitzineko egunetan zernahi dei zabalduak izanak zirela jende anitz eta anitz biltzeko! Jadanik elgarretaratze frango izanak xede horien kontra, lekuka grebak ere ba.

Gobernuak ez du deus gisaz ere aditu nahi doi bat bederen, bi urtez bainan emeki-emeki bospasei urte barne,...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 02a

Lan-eskasa ttipitu

Berri onak ere badira artetan. Joan den astean jakin da lan-eskasak hein bat polliki gibelera egin duela iragan urtean. Bana beste batean %6ez, desberdintasun frango izanki haatik eskualde batetik bestera. Hots, jautsiak gira halere oro har duela hamar urte ginuen hein bertsura. Dena ere on segur! Eta hori hola gertatu da gainerat arrangura frango baden keinka batean. Berri ona bai, ez da dudarik, bainan ez ahantz halere lanik batere gabe direnak badirela oraino ere hiru miliunezgoiti! Eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016