Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a
Gasteizen etorkinentzat 350 lekuko harrera zentro handi bat kokatzeko xedetan da Espainiako Gobernua, Aranako klinika zaharrean. Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilo zuzendariak bere desadostasuna agertu du proiektu horri buruz. Legarretaren ustez, plantan eman nahi den makro-zentro hau ez da bateragarria Euskadin migratzaileei eskaintzen zaizkien baliabide eta programekin. Jaurlaritzaren helburuak laguntza eskaintzea eta birgizarteratze prozesuak bermatzea direla...
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a
Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak Egungo Euskararen Hiztegia osatu du, hamabortz urteko lanaren ondotik. 70.000 sarrera, 529.000 adibide eta 663.000 hitz multzo bildu ditu orotara.
Euskal Herriko Unibertsitateko (UEU) Euskara Zerbitzuaren Ereduzko Prosa Gaur aplikazioaren corpusa erabili du emaitza horretara heltzeko. 2000 eta 2006 urteen artean argitaratu ziren 287 prosa liburutarik, Berria egunkaritik eta Herria astekari honetarik hartu 25,1 milioi testu...
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a
Foro Sozial Iraunkorrak bere ibilbidea gelditzea erabaki du. Egitura hau euskal gatazkaren ondorioak konpontzeko xedez sortu zen. Erakundea osatzen duten 17 erakunde eta pertsonen arabera, "aurrerapen esanguratsuak" erdietsi dira lan eremu guzietan.
Urtarrilaren 21ean Durangon egin duen ekitaldian eman ditu erabakiari buruzko xehetasunak. Nekane Altzelaik eta Agus Hernanek adierazi dutenaren arabera, "aho batez" hartu dute erabakia, "balantze zorrotz batean oinarrituta, belaunaldi...
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a
Zierbenako (Bizkaia) Herko etxea Begas eta Leciñena enpresen artean osatu zen 2021ean eta gasezko kamioiak ekoizten hasiko da heldu den larrazkenean.
Enpresaren helburua da Bios modeloko 136 kamioi ekoiztea aurten, 1.000 ondoko hiru urteetan. Jadanik 650 saltzeko negoziaketetan ari da. Lantegiak zuzeneko 75 lanpostu eta zeharkako 150 sortuko ditu.
Herkok kamioi arinak muntatuko ditu Zierbenan, eta 150 milioi euroko inbertsioa egina du. Motorra Begasek ekoitziko du eta gasaz...
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabidea institutuko zuzendariak bilkura egin dute urtarrilaren 20an Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiarekin. Ollok Eskisabeli erran dio Nafarroako Gobernuak elkarlanean aritzeko xedea duela "euskarak dituen erronkei" erantzuteko. Ildo horretan, adierazi du eragileen arteko adostasuna dela "hizkuntzaren etorkizuna eraikitzeko tresna".
Ollok azpimarratu du euskarak...
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a
Jendartean behar baino gehiago zabalduak diren uste makur batzuei lepoa bihurtzen dien txostena aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak eta Red2Red aholkularitza enpresak. Zehazki, etorkinek Nafarroako ekonomian, demografian, zerbitzu publikoetan eta lan eremuan duten eragina aztertzea izan da ikerlanaren helburua.
Mihi gaiztoek erran ohi dute etorkinek lana kentzen dietela lekuko jendeei, hartze dutena baino laguntza sozial gehiago eskuratzen dutela, osasun zerbitzuak sobera baliatzen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016