Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 26a
Urtarrilaren 6an, ostiralez, kolegioko laugarren eta hirugarreneko ikasleak Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joan dira, urtarrilaren 4an estreinatua izan den Philippe Lioretek zuzendutako "16 urte - 16 ans" amodio dramatikoa ezagutzera. Film hau Romeo eta Julietten egokitzapen bat da, 20 urteko talentu handiko bi aktore gaztek antzezten dutena: Téïlo Azaïs eta Sabrina Levoye.
Sinopsia: "Sartze egunean, Nora eta Leo bigarrenean elkartzen dira. Haien begiradak...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 26a
Abenduaren 15ean Akizeko auzitegiak 9 pertsona epaitu zituen, jazko uztailaren 23ko bide blokatze ekintza iragan zelako. Otsailaren 2an, Baionako auzitegian beste 11 bakegile dira epaituak izanen, autopistan egin ekintzarengatik. Bake Bideak egun horretan mobilizaziorako deia zabaltzen du (13:00).
Bestalde Akizen iragan auziaren erabakia urtarrilaren 26an jakinen da.
...Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 26a
Hasi da gobernuaren eta karrikaren arteko indarka, erretreten erreforma berriaren inguruan. Bornek eta Macronek erabaki dute erretiroa hartzeko adina 64 urte izanen dela, 43 trimestre ukanen dituztenentzat, besteentzat -haurren hazteko gelditzen diren emazteentzat edo lanbide zulatuak dauzkatenentzat- auskalo, gure hegoaldeko haurrideek dioten bezala. Bi gauza jakin behar dira egoeraren argitzeko: batetik, epea jadanik 62 udaberritan izanik, hainbat herritar...
Ba ote dakixu? | 2023ko Urtarrilaren 26a
Sebastopol konkistatu eta, Von Manstein marexal bilakatu zen baina logika guziaren kontra, Hitlerrek bere estratega hoberena, XI. Armadarekin, 2.000 kilometro iparralderago igorri zuen, Leningraden aitzinera (gaur San Petersburgo).
Euskal diaspora | 2023ko Urtarrilaren 26a
SALT LAKE CITY, UTAH. Euskal asteburu lanpetua ukanen dute heldu den hau Estatu Batuetako Salt Lake Cityn, larunbat huntan NABOk 2023ko bere lehenengo bilkura bertan eginen baitu, goizean goiz hasirik eta eguerdira arte. Arratsaldez, berriz, Utah-ko Euskal Etxeak bere ohiko 'Basque Dinner Dance' edo euskal afari eta dantzaldia gauzatuko du, aurtengoa 39.a, euskal dantza, kultura eta gastronomiaren erakusgarri, publikoa gehienik amerikar ez-euskaldunak, eta ateratzen den sosa...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 26a
Euskarazko irakaskuntzaz ari garelarik, ez da berez pentsatzen konfesionalak diren ikastetxeetan. Komunikazio falta? Ezagutzarik ez? Irakaskuntza katolikoak, alta, bere lekua du! Irakaskuntza Katolikoaren Zuzendaritza (DDEC) Baiona, Lescar eta Olorone elizbarrutiko ikastetxe katoliko guziak biltzen eta kudeatzen dituen erakundea da. Iparraldean, ikastetxe katoliko elebidunek 3.500 ikasle baino gehiago dituzte, 51 eskola, kolegio eta lizeotan banatuak. Irakaskuntza mota nagusia elebitasuna da...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016