Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 19a
Aspaldiko eztabaida bat, aldi bat baino gehiago frango samina izana, berriz piztu da eta hedatzen ari da naski arras polliki. Eskoletan dabiltzan haurrak ez litazkeenez denak berdin bezti joan behar beren ikastegira. Desberdintasun askoren gordetzeko bezala nolazpait. Batzuk ba jauntzi ederrak, kario pagatuak, beste batzuk aise arruntagoak hori ez dela hain gisa. Bainan denek itxura bereko soinekoa ukanez, delako desberdintasunak zinez ezabatzen ote litazke? Ala hori ez da ilusiomendu ergel...
Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 19a
Gertakari hitsa biziki, deplauki erranen dugu hitsa baino hitsagoa, bat-batean Vosges departamendua azkarki inarrosi duen hori! 13 urteko mutiko bat, arrunt etsitua izan behar zena, kolpez hil da bere burua urkaturik! Egia erran, duela zonbait denbora, berak erakutsia omen zuen holako xede zerbait bazuela burutan. Ondotik haatik, ez gehiago deus holakorik aipatua.
Diotenaz, joan den udazkenean jadanik arranguratua zen haatik bere lagun batzuk, eskolan eta eskolatik kanpo, noiznahi...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 19a
Frantsesenia lizeoak urtarrilaren 27 (16:30-18:00) eta 28an (9:00-13:00) ate idekiak antolatzen ditu. Buraso eta ikasleek hitzordua hartu behar dute, telefonoz 05-59-37-22-35 deituz edo Frantsesenia lizeoko webgunearen bidez izena emanez: frantsesenia.com.
Lizeoan kurtsoak segitzeko, aurten kolegioan diren 3.eko ikasleeri edo(ta) ber-orientazioan diren lizeoetako gazteeri idekiak dira.
Gaur egun, Frantsesenian 120 ikasle dira, gehienak...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 19a
Egunkaria irakurriz urtero ikusten dugu errepideko istripuak gertatu direla gidari zahar baten erruz, autopistan kontrako noranzkoan sartu delako, adibidez. Eta horrek logikoki beti ekartzen digu galdera bera: gidabaimenaren baliozkotasuna mugatu behar liteke adineko auto gidarientzat? Azterketa berri bat gainditzera bortxa genitzake?
Horrelako neurrien aldekoek diote gidatzeko gaitasuna adinarekin murrizten dela. Zeren eta begien bistakoa baita ikusmenaren, entzumenaren ala arretaren...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 19a
Duela 20 bat urte, Santa Maria eskolako ikasle ohiek, landatu zituzten sagarrondoen fruituak, gure aurtengo ikasleek bildu dituzte.
Buraso batzuk parte hartu zuten landatze horretan eskolan ikasle zirelarik. Aurten, heien haurrek baliatu dituzte heien lanaren fruituak.
Sagar horiekin, gelan fruitu entsalada, konpota, sagar deshidratatuak eta sagar jusa eginak izan dira, buraso baten laguntzarekin.
Uztaren parte bat Azkaineko zahar-etxeko aitatxi eta amatxieri banatua izan...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 19a
Urtea bururatzean Ordizian, oraino aurten ere, sekulako elkartasuna erakutsia izan da, urtero bezala Urruñako Ikastola eta Ziburuko Piarres...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016