Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a

Torturak

Lehenago egin lanak kontuan hartuta, kriminologia institutuak gutienez 5.181 tortura eta tratu txarren kasuak zenbatu ditu, 1960-2015 epean Hego Euskal Herrian, horietatik 1.068 Nafarroan. Halere, egin ikerketa bururatu gabea dela ohartarazi dute. Oraingoz argitara atera dena txostenaren laburpena da. Bi herenek 18 eta 29 urte artean zituzten atxilotu zituztenean, bostetarik bat zaharragoak ziren eta %2,5 berriz adin ttipikoak. Gisa berean, ikertzaileen datuen arabera, torturak jasan...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a

Danborrada dator: San Sebastian eguna

Donostiarren egun handia heltzen ari da. Danbor hotsak karriketan entzuten dira, pandemiaren ondorioz bi urtez etxean egonik. Donostiako kaletatik ortzegunean desfilatuko duten helduen taldeak ez dira denak mistoak izanen. Oraino badira emazte bakar bat ere ez duten taldeak. Umek biharamunean desfilatuko dute aroa alde baldin badute, hala ez balitz ondoko igandean eginen lukete. San Sebastian eguneko eguerditan eginen da Donostiako haur danborrada....

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a

Otsoak Bizkaian: 38 eraso

Otsoak ez dira bertakoak: Kantabria, Araba edo Burgos aldetik etortzen dira beren sarraskiak egitera, zaldi, behi, ardi edo ahuntz, jaz 38 eraso kontatu zituzten. Bainan ordaindu behar izan diren sarraskiez gain, galtze handiagoak beldurrarekin badira ere: aziendak izituak, ilaurtzeak... Karrantzan 38 eraso iragan dira eta 32 ardi hilak, Gorbeian 13 eraso eta 21 azienda hilak eta Urduan ardi bat. Otsoa espezie zaindua izanez gobernutik sarraskien indemnizazioaz gain, sare elektrikak, zakur...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a

Euskal aireportuetan: jaz ibilkari gehiago

5 milioiez goiti Loiun, 383.000 Hondarribian, 235.000 Forondan, emeki-emeki pandemiak eragin beherakada errekuperatzen ari dute Hegoaldeko aireportuek, bereziki espainiar estaduarekin diren loturetan, zerbait gutiago kanpo erresumetakoekin. Emendatze handienak Foronda eta Hondarribikoak izan dira.

...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a

Nafarroan urtegiak erdi hutsak

Nahiz eta urte hasieran Erregen astean, euria ederki bota, Nafarroan urtegiak erdi hutsak dira jazko urteari konparatuz. Urtegi guziak kontutan hartuz, 366 hektometrikoa da ur biltegietan, jazkoari konparatuz %37,6 kapazitate osotik urrun. Jaz 770 hektometro kubikotik gora zelarik. Bainan euria etorriko da.

...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 19a

Bilbo, beilarien aterpetxea

Heldu den urteko udaberrian irekiko da Bilbon beilarien aterpetxe berria. Gaur egun 10 milako bat beilari pasatzen dira, Bizkaiko hiriburutik Konpostelako bidean Zabalbidea plazan irekiko duten egoitzan, beilarien errezibitzeko 64 leku izanen dira, dagoeneko martxan diren Begoñako Parropia ala Malonikoari gehituko direnak.


...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016