Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 26a
Joan den ortzeguna arras berezia eta nahasia izan da Frantzia guzian. Nehor ez bide da hortaz biziki harritu. Sindikatu guziek, edo kasik denek, deia luzaturik manifestaldiak izaiteko nunahi, erretreta solas gobernuak agertu xedeak ezin onartuz. Berrehun bat manifestaldi izan dira orotara, eta zernahi jende bildu da, leku frangotan euriak euri edo(ta) gaitzeko haize hotzarekin. Denetara, zonbat jendek parte hartu duten, hori, beti bezala funtsean, neke da xuxen jakitea. Gobernuaren alde edo...
Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 26a
Joan den astean, Toulon hiriko xahar-etxe batean pausatu da André serora, Lucile Randon, 118 urtetara heldua zena, frantses guzien artean xaharren-xaharrena. Batzuen ustez mundu guziko jende xaharrena orobat. Hori ezin finka haatik segurtamenekin, baitira herrialdeak zoinetan berrikitan arte segurik ez baitziren jende askoren adinak batere fidagarriak, noiz sortuak ziren ezin xuxen jakin, paper asko nolanahika eginak-eta, lekuka ez batere egiten edo...
Gogoa hazi | 2023ko Urtarrilaren 26a
"Zoazte polliki eskuz esku". Kolpez gogoratu zait, eskolako edo elizako bidea hartzerakoan, haurtzaroan, amak ematen zigun gomendio edo aholkua, elgar laguntzeko bide harri lohitsuan lerratu eta ez erortzeko. Erran gabe doa autoen lanjerak ez gintuen beldurtzen orain bezala eta tenorez xintxoki heltzeko ez ginen ere pinpirin kolore anitzekoeri begira egoiten. Gero arratsaldean gibeleratekoan bertzerik zen, libratu eta eskuak lurreztatuak sartuko ginen etxera gustukoa ginduen kaniketan...
Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 26a
Bulta huntan, alderdi sozialista biziki ahuldua da, denbora batez biziki azkar izanik. Gero eta kide gutiago eta eztabaida frango beren artean. Ez da berriz aise azkartuko joan den egunean gertatu zaionaren ondotik.Beren arteko bozak zituzten alderdiburu berri baten hautesteko.
Bi hautagai, Olivier Faure, jadanik kargu hori atxikitzen zuena eta Nicolas Mayer-Rossignol, Rouen hiriko auzapeza. Kalapita gorrian arizan dira, alderdi berekoak ez balira...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 26a
Euskaraldia, azaroaren 20tik abenduaren 4a arte eskolan ospatu dugu. Hona antolatuak izan diren ekintza zenbait:
- Haurrek prestatu dituzten hizkiak eskolako sartzean zintzilikatuak izan dira, "Andra Mari ere euskaraz" lemaren idazteko.
- Haur bakotxak txapa eta karneta bat ukan du, euskararen alde egin dituen indarren agerrarazteko.
- Bestalde, kartoi batean, "Euskal Herrian euskaraz" kantuaren hitzak prestatu ditugu. Egun guziz, kanpoko paretan, hitz bat kolatu dugu,...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 26a
Ez dugu hain urrun garaia, non klima aldaketaren aztarnei ez genizkion interes handirik aitortzen. Baina emeki-emeki, ohartzen gara errealitatea begien parean dugula. Hainbeste eragin malkora ikus daiteke munduan zehar, baita ere gure eguneroko bizian, ezen politikariek eta industriak aldaketak proposatzea erabaki duten, partikularki auto industrian. Beraz, auto elektrikoen garapena gero eta azkarragoa bilakatzen ari zaigu. Erregaiaren prezio handiei, petrolio produkzioaren murrizteari eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016