Orotarik | 2023ko Otsailaren 02a

Haziak Mintzo: Santa Agate heldu zauku!

Urte guziz bezala, aste huntan, Santa Agate etorriko zauku Miarritzen. Besta hori behar den bezala ospatzeko, antolakuntza zehatza segitzen dugu. Desfilearen programa, Herriko Etxearen kari da. Baina animazioarentzat, elebidun eta ikastolako haurrak gira arduradun. Gure kargua: karriken betetzea, kantuen botatzea eta musika ibilaraztea lekuz leku euskara eta bestaren giroa zabaltzeko. Halere, ez pentsa gauza horiek bakarrik egiten ditugula. Kantuen errepikatzeko, Arroka kantu taldeko bi kide...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 02a

Itsas Bazterretik: Ziburuko Bixintxo fandago lehiaketa

Ziburuko Bixintxoetako fandango txapelketa xarmanki iragan da!

Urtarrilaren 22an, igande arratsaldez, hormaturik baina motibaturik, kolegioko ikasleak elkartu dira pilota plazan den aterpe azpian, besta komiteak antolatu duen fandango txapelketan parte hartzeko! Hiru kategoriak antolatuak ziren: 12 urtez pekoak, 12-17 urtekoen artekoak eta helduak.

Ikasleentzat desafioa gaindituz gain, batzuk sariztatuak izan dira!

1. saria: Elaia Biscay Echegaray eta Saioa Mondela

2....

Orotarik | 2023ko Otsailaren 02a

EMAZTEA KEXU DUT

Ni aspaldian erretretan naizen arren, emaztea oraino lanean dabilkit, kostalde honetako arkitekto bulego batean idazkari gisa. 1962an sortua, beraz Macron & Bornen erretretaren erreforma berriak alderik alde hunkiko du, larrutuko duela errango nuke, 65 urte arte ari izan beharko duelako karraskaz, haurren altxatzeko abantzu hamarkada batez lanetik kanpo egon ondoan: ezin ibili, denbora berean, labean eta eiheran. Iragan igandean, solasean genbiltzan, buruz...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 02a

Frantziako itzulia oinez, erortzeko minaz hobeki ohartarazteko

Ibilkari berezi bat gurutzatu dugu urtarrilaren 9an Bidarrain, makilak eskuetan eta zakua bizkarrean. Ez zen haatik Konpostelako bideetan ibiltzen diren horietarik. 31 urteko gizon gazte hori epileptikoa da eta Frantziako itzulia egiten ari du oinez, epilepsia edo erortzeko minaren inguruko informazioaren zabaltzeko. Alabaina, Frantzian berean badira gaur egun 650.000 epileptiko (40.000ko bat kasu berri urtean, hots kasu berri bat 15 minutu guziz). Bigarren eritasun...

Mundu zabalean | 2023ko Urtarrilaren 26a

Aberats handiak beharrezkoak ote?

Urtarrilaren 16an Davos herrian abiatu den munduko Foro ekonomikoaren karietara, munduko pobreziaren kontra borrokatzen ari diren hogoi bat elkarte biltzen dituen OXFAM konfederazioak bere azterketak eta proposamenak plazaratu ditu.

Azken urteetan iragan diren krisi ezberdinen ondorioz biziki aberastu direnak gero eta gehiago dira, pobreenekin den ezberdintasun ikaragarria handituz doalarik.

Azterketa xeheki egin ondoan, aberastasun partekatze zuzenago bat izaiteko proposamen...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a

Parke eolikoak

Proiektu berriak - Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarriei buruzko azken berriak eman ditu, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren bidez. Laster gauzatzeko bidean diren bi proiektu eolikoak Labrazakoa eta Azazetakoa dira, biak ere Araban aurkitzen direnak. Labrazakoak ingurumen inpaktuaren adierazpena erdietsi du eta Azazetakoak ere denbora guti barne lortu behar luke. Tapiak erran duenaren arabera, 2024 hondarreko edo 2025...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016