Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 02a

Galduak?

Alderdi sozialistaren biltzar nagusia iragan da Marseillan. Arras giro berezi batean. Alde batetik, ez sobera erakutsi nahi alderdia arras ahuldua dela. Hori ez bada ere aise gordetzen ahal! Bestetik lanetan, eta ez guti, elgarren artean ezin akomeatuz! Joan den astekotzat idazten ginuena, arrunt bi pusketan! Hi bahiz eta ni banuk, bi eskualdeak elgarretarik gero eta urrunago, hala erakustera emaiten itxura guziek! Eztabaida pisuena, alderdiak zer toki behar duen hartu eta atxiki Nupes...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 02a

Zigortua

Michel Mercier justiziaren ministro egona Nicolas Sarkozy zelarik lehendakari, zigortua izan da baizik-eta bere andrea eta bere alabetarik batto ederki pagatzen zituela denbora batez, batere ez zutelarik lanik egiten! Epaileen arabera, 50.000 euro funts hortan emanik bere andreari eta 37.000 euro alabari. Bildu ere du hiru urteren presondegia bainan aldi huntako barka haatik "sursis" delakoari esker.

...

Gogoa hazi | 2023ko Otsailaren 02a

Gerla zertako eta zertarako?

Duela laster urtea hasi zen Ukrainako gerla: 2022ko otsailaren 24an, Errusiako armada indarka sartu zen auzoko erresuma horretan. Ukrainarren adiskideak harritu ginen eta beldurtu berehala zeporatuko zutela errusiarrek. Putinek ere hori bera uste zuen: Kiev hiriburua hiru egunez hartuko zuela, anartean Zelenski lehendakaria garbituko, gobernua deseginen, bere gizonak karguan jarriko, erresuma osoa jarraian meneratuko, hango jendea bere alde zuelakoan.

Ez zen ordea holakorik gertatu:...

Euskal diaspora | 2023ko Otsailaren 02a

Amets Arzallus Kolonbian, Agate Deuna munduan, eta 'Ateak ireki'

CARTAGENA, KOLONBIA. Amets Arzallus idazle, kazetari eta bertsulari hendaiarrak Kolonbiako Cartagena de Indias hirian urtarrilaren 26tik 29ra egin den 'Hay Festival' delakoan hartu du parte, 'Miñan' (Susa, 2019) bere liburuaren aurkezpena eginik eta kultura aniztasunaz eta identitateaz mintzaturik, mundu osoko hainbat sortzailerekin batera. Gogora dezagun nobelak Ibrahima Balde, Ginea Konakryko emigrantearen bizitza kontatzen duela, hark Amets Arzallusi azaldu bezala,...

Ba ote dakixu? | 2023ko Otsailaren 02a

Stalingradeko bataila (À‚'¾)

Stalingrad 40 kilometro baino gehiagotara hedatzen zen, Volgaren eskuineko bazterrean. Hiria bonbardatua izan ondoan agorrilaren 23an, iparraldean, Paulus-en VI. alemaniar armadak bere aitzinamendua segitzen zuen eta ber mementoan, hegoaldean, agorrilaren 30ean, Hoth-en IV. armada blindatuak sobietar defentsak zilatu zituen. Stalingradeko bataila hasi zen.

Orotarik | 2023ko Otsailaren 02a

Haziak Loratzen: Euskal kantagintza berriaren sorrera

Frankismoaren denboran, Hego Euskal Herriak anitz sufritu zuen besteak beste kultura, musika, dantza eta hizkuntza debekatuak izan zirelako. Haatik, mugimendu batzuk sortu ziren Francoren diktaduraren bukaeran hainbat artisten eskutik euskal kultura biziarazteko.

"Ez dok hamahiru" mugimendua 1965ean sortu zen eta 1972 arte euskal kultura berpiztuko zuen. Artista desberdinak elkartu ziren: kantariak, idazleak, eskultoreak... etab.

Jorge Oteiza eskultoreak taldeari eman zion izena,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016