Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

Aita Mari laguntza ontzia zigortua?

Aita Mari euskal salbamendu ontziak dei eginen du Espainiako Gobernuak egin dion zigor eskariari. Milioi bat eurotik gorako isuna ordaindu beharko luke, 2020an ontziari egin ikuskapen batean atzeman hainbat "irregulartasungatik". Itsas Salbamendu Humanitario erakundeak dio salbamendu ontziak geldiarazteko kanpaina politikoaren baitan kokatu behar dela, ikuskapena ez zela segurtasunarekin lotutako auzia izan. "Jaso dugun zehapen espedientearen jakinarazpena 2020an Palermon izan genuen...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

Euskal Herria apezik gabe?

Hego Euskal Herria apaizik gabe gelditzen ari da. Gehienak zahartuak dira, uzten doazen lekua betetzeko ordezkari guti eta direnetik anitz kanpotik dator. Ez du iduri datozen urteetan joera horrek aldaketarik izanen duenik. EITBk izan dituen datuen arabera, 12 heriotza urtean eta ordenazio bat, horixe da 2028a bitarte Bizkaiko gotzaindegiak duen aurreikuspena. 204 apaiz dira egun, 149 izanen dira orduan.

Halere, apaiz kopuruaren beherakada Hego Euskal Herri osoan gertatzen ari da....

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

Pentsioak

Euskal Autonomia Erkidegoko erretiratuek, batez beste hilean 1.676 euro errezibituko dituzte. Heldu den saritik aurrera, aurten baino 131,36 euro gehiago. Ministroen Kontseiluak abenduaren 27an onartutako %8,5eko emendatzearen ondotik, inflazioa segituz, urtean erretretatuek 1.839 euro gehiago jasoko dute. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzaren datuen arabera, Euskadiko pentsioak Estatuko gorenak izaten jarraituko du. Espainiako batez bestekoa hilean 1.368 eurokoa da, 2023an pentsio...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

Euskara eta auzitegiak

Euskarari buruz Gasteizko epaitegi batek hartu berri duen erabakiak zer errana sortu du. Epaile horrek aginduta, egiaztatu ez zuten udaltzainak onartzera behartu du Arkautiko Akademia epaitegi batek, UGT sindikatuak jakitera eman duenez.

Epaia fermua denean, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak Poliziaren Euskal Akademiari eskatu dio onar ditzala B2 euskara-maila ez izateagatik baztertu zituzten udaltzainak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

Urtegiak erdi hutsak

Azken hilabeteetako eurien ondorioz, urtegiak betekada maila berreskuratzen hasi dira. Urtegi nagusiak hartu eta, Hego Euskal Herriko edukiera osoa 1.272 hmÀ‚'³-koa da. Gaur-egun, urtegietan guzira 670 hmÀ‚'³ dago, hots biltegiratu dezaketenaren erdia baino doi bat gehiago. Emeki ur maila berreskuratzen ari dira, baina aurtengo urtarrilera heltzean, biltegiratutakoa (670 hmÀ‚'³) 2022ko urtarrileko mailatik (1039 hm3) oraindik urrun da.

Hego Euskal Herriko...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

Bidesariak Bizkaian

Ibilgailu pisuek bidesaria ordaindu dute, urtarrilak 25etik. Bidesariak ezartzearen helburua da errepide sarearen baldintzak bermatzea eta ibilgailu pisuen trafikoa bide horietan murriztea (egunero milaka kamioik erabiltzen dituzte bi errepideek) Europako Batzordeak ezarritako gehieneko prezioa baino gutiago ordainduko dute, deskontuak izanen dituzte anitz erabiltzen eta ibilgailu eraginkorrak dituztenek. Kamioilariak kexu agertu dira, errepide horiek erabiltzeak gainkostua eraginen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016