Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 09a

Paco Rabbane

Bretainian zuen etxean pausatu da Paco Rabanne artista guziz famatua. 89 urte betetzekoak hemendik zonbait egun barne. Pasaian sortua zen, Euskal-Herrian beraz. Ama jostun lanetan ari Donostian. Oraino haurra zen aita galdu zuelarik. Espainiako gerlaren urte latz heiek ziren. Aita agertua zen errepublikaren alde, gorrien alde nolazpait. Franco zenaren aldekoek tiroz hil zuten eta jestu gutiz! Familia mugaz hunaindira etorri zen iheska eta nolazpait Bretainian kokatu. Bere...

Gogoa hazi | 2023ko Otsailaren 09a

Katixima euskaraz

Jean-Michel Barnetche Uztaritzeko erretorak erakutsi daut berriki bideo bat gaitzat daukana Katixima Euskaraz. Hor ikusten dira haurrak Jesusez mintzo euskaraz! Ez, dena ez da akabo! Badira, apez, laiko, gizon eta emazte, emazte gehiago, gure euskara maiteaz eta giristino fedeaz ardura dutenak eta isiltasunean lanean ari direnak. Sail hortan hastetik holakoak izan dira hor lan egin dutenak!

Bainan zergatik ibili hoinbertze urrats? Elizan gabiltzan askorentzat, beren eguneroko...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 09a

TUPINATIK

Frantzia tupina bat bezain bero jarri ondoren bere erretretaren erreforma zinikoarekin, Macron presidentea, manifestaldiak diren egunetan beti estatutik kanpo daukagu: urtarrilaren 19an Bartzelonan zen Sanchez eta Pere Aragonesekin, urtarrilaren 31n aldiz Herbeheretan, eta arratsalde hartan bertan Ukrainako ordezkaritza batekin bildua zegoen. Estatuaren mugetatik at begira dago, bere handitasunaren goratasunetik, lan-aroa bi urtez luzatzea aipatzeak ere balio ez duen...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 09a

Aitor Sarasua bertsu-paper lehiaketa

Aitor Sarasua bertsulariaren omenezko lehiaketa berriz abiatzen da. Adinaren araberako bi maila izanen dira.

Helduen maila (16 urtez gorakoa): gutienez 6 eta gehienez 10 bertsu idatzi beharko dira.

Gazteen maila 16 urte behera: gutienez 4 eta gehienez 8 bertsu.

Maila guzietan gaia, neurria eta doinua libreak izanen dira. Bertsuak igortzeko epea otsailaren 28ko emana da,

Orotarik | 2023ko Otsailaren 09a

Itsas Bazterretik: Itsas lizeoko aurkezpena 4a + 4b ikasleei!

Urtarrilaren 17an, asteartez, kontzertazio denboran, 4A eta 4Bko ikasleei Itsas Lizeoaren aurkezpena proposatu zaie.

Orientaziorako gogoeta goiz hasi behar denez geroz, memento egokiena zen ondo-ondoan dugun lizeo horren berri ukaiteko eta etorkizunari begira itsas munduaz interesatuak izan daitezkeenei aukera hori eskaintzeko.

Aurkezpena bi ahoz egin da.

Lehenik, Catherine Berhok lizeoaren aurkezpen orokorra egin du, power-point argi baten laguntzaz: lizeoaren antolaketa,...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 09a

Haziak Mintzo: Kontzertua eskolan

Asteartero, Philippe Albor, Doni Petri eskolara etortzen da kantuak irakastera. Xantza bat da astero berarekin kantatzea! Azaroan, elkarrekin kontzertu bat antolatu genuen. Horregatik, anitz entrenatu ginen.

Kantuak ikasi genituen euskaraz eta frantsesez. Elebakarrek gurekin kantatu zuten euskaraz, bereziki Oi gu hemen, Olentzero etorri da eta Udazkeneko fruituak.

Kontzertuaren egunean estresatuak ginen guraso anitz...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016