Orotarik | 2023ko Otsailaren 16a

Bertsu'rap ikastaldia estudioa bukatu da!

"Euskaraz Bizi"-k antolatutako Euskal Rap ikastaroan, lau eta hirugarreneko 8 ikaslek parte hartu dute, Odei Barrosok gidaturik.

Ikastaroa urrian hasi zuten eta abenduan bukatu. Ostegun eguerditan, bazkalostean, igaro zen ikastaroa: lehen egunean, elkar ezagutu eta Rap-aren historian murgildu zituen Odeik, eta hortik aitzina elkarrekin egingo zuten kantuaren gaia hautatu ondotik koplak idazten hasi ziren. Kantuak "Gazteen kezkak" du izenburutzat eta kopla bakoitzean gai ezberdin bati...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 16a

Haziak Loratzen: Frikun: Afrikako musikaz bazterrak batzera

Berriki disko berria plazaratu du Frikun taldeak: Ezerezko Herria (2022). Iragan abenduan Maita Kultura produkzioekin izan ziren Durangoko Azokan diskoa ezagutzera ematen eta ondoko hilabeteetan zuzenean arituko dira Euskal Herriko hainbat bazterretan. Niko Perret taldeko kantariak eta hitz gehienen idazleak dionaz, Greziako musika kulturan oinarritu ziren taldeari izena emateko: "manges" edo bazterekoen euskal baliokidea xerkatu zuten eta hara: "frikun" hitza atzeman.

Karibeetako...

Orotarik | 2023ko Otsailaren 16a

Haziak Mintzo: Kulturaren bidez euskara sustatu

Antzerki falfala izan zen Iparraldeko eskola eta kolegioetan! Iki Mihi Klik konpainiak 20 emanaldiko itzuli bat egin zuen gure sareko 41 ikastetxeentzat. Gure bi artistek, Jokin eta Kattalinek Euskal Herriko ipuin desberdinetan bidaia goxo bat egiteko, kasik 800 ikasleri (CM eta 6. mailakoei) parada eman diete. Horrekin batera, 2 desafio lortuak izan ziren: euskara bultzatzea eta ekologia kontutan hartzea. Hori gauzatzeko, ikastetxeen arteko joan-etorriak egiteko,...

Ba ote dakixu? | 2023ko Otsailaren 16a

Kasparov-Deep Blue: gizona makinaren kontra (À‚'½)

1997an, legendazko gatazka iragan zen gizona eta makinaren artean, Garry Kasparov, xake jokoaren munduko txapelduna (1985az geroztik), eta Deep Blue IBM-eko ordenagailuaren artean. Maiatzaren 11n, jende harritu baten aitzinean, makinak xakeen erregea garaitu zuen. Nola posible izan ote zen hori?

Euskal diaspora | 2023ko Otsailaren 16a

San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen 41. urtebetetzea eta Reno

MEXIKO HIRIA, MEXIKO. Arrakasta handia bildu zuen joan den ebiakoitzean Mexikoko Euskal Etxean Maialen Lujanbiorekin egin bertsu-afariak. Iñigo Bilbao gai-jartzaile eta koordinatzaile, mexikar euskaltzaleak bertaratu ziren; Euskal Etxeko eta UNAM unibertsitateko euskara ikasleak; eta Euskal Herritik joanik han ikasle diren edo lanean ari diren gazteak. Mexikoko inprobisatzaileek ere ukan zuten heien lekua bideo batez eta saioa "esperientzia oso eder"tzat jo zuten partaide...

Mundu zabalean | 2023ko Otsailaren 09a

Adimendu Artifiziala

Internet sareari lotuak diren tresnez eta neurgailuz inguratuak gira. Azken aste hauetan anitz aipatzen da tresna horieri ahalmen izigarria eskaintzen duten "Adimendu Artifiziala". Ez da gauza berria bainan abiadura handian garatzen ari diren algoritmoek eragiketa konplikatuak egiteko errextasun gero eta handiagoa dute. Sekulako ahalmena emaiten dute gure bizi pribatuan sartuak diren komunikazio tresna guzieri: izan ordenagailu, tableta, erosteko kartak eta ororen gainetik telefon...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016