Ba ote dakixu? | 2023ko Urtarrilaren 19a

Stalingradeko bataila (À‚'¼)

El-Alameineko batailak (aipatua nuena joan den urtean), aliatuen garaipenarekin, durunda (oihartzun) handia ukan zuen baina 2. mundu gerlako destinoa ez zen Ipar-Afrikan jokatuko baina bai Ekialdeko frontean. 1941eko ekainean, Alemaniak Sobietar Batasuneko inbasioa abiarazi zuen (Barbarossa operazioa, aipatu nuena 2021eko ekainean). Alemaniarrak lehenik fite aitzinatu ziren sobietar lurretan baina 1941-1942ko neguan sobietarrek kontra-ofentsiba masiboa abiarazi zuten, fronte osoan

Euskal diaspora | 2023ko Urtarrilaren 19a

Danborren orrua munduan, Arnas Berri Bertso Eskola eta Chascomuseko Udalekua

DANBORRADA. Heldu den ortziralea San Sebastian eguna da, eta besta egun handia Gipuzkoako Donostian, hiriko zaindariaren besta eta danborrada eguna. Baina San Sebastian besta eta danborradak oihartzun handia biltzen du baita ere Diasporako leku batzuetan, eta heldu den asteburuan ospatuko dute, batetik donostiarrak eta euskaldunak bizi diren munduko hainbat lekutan, eta horrekin batera, data hau heien besta eta ospakizun egun berezia bilakatua duten munduko euskal etxe eta...

Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 19a

ITSASOKO URA

Amerikar zientifiko bikote baten arabera, beroketa klimatikoari esker, ur edangarria pintaka eskainiko liguke itsasoak, gatza eta ura bereiztea lortzen badugu lurrinketaren edo baporizazioaren ondorioz. Fenomeno naturala dela ezin uka, hemen ez da puntako teknika nahaslerik sartzen, eta Elon Muskek lehorretan eraikiko litezkeen hidrogeno molekulak kaptatzeko egituretan inbestitzen ahalko luke Twitterren dirua galtzen aritzeko partez. Gainera, edangarria egiteko tratamendu ezberdinekin, metal...

Mundu zabalean | 2023ko Urtarrilaren 12a

Israel sua akuilatzen ari

Palestinarrekin pataskak akuilatzeko Israelgo Gobernu berria urratsak emaiten hasia da. Urte hastapen huntan, Jerusalemeko hiri zaharrean, berezikiago Meskiten zelaigunea deitu musulmanen eremuan, Itamar Ben Gvir Israelgo seguritatearen ministro berria agertu da poliziaz inguraturik eta aspaldiko araudi adostua urratuz. Ondorioz tentsioa ozka batez goratu da, biziki sentsiblea den gune horretan, ederki dakielarik azken hogei urte hauetako gune horretarik abiatu direla Palestinarren...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 12a

Txotx!

Urtarrilaren 11 honetan estreinatu da sagardo denboraldi berria, Sagardo Berriaren Egunean. Astigarragako Sagardo etxean iragan da zabaltze ekitaldia, eguerditan. Honetan parte hartu dute Astigarragako auzapezak, Sagardun Partzuergoko lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek. Ekitaldi denboran, uzta berria aurkeztua izan da, sagar eta sagardo berrien ezaugarriak azaldu dituzte.

Usaian bezala, pertsona ezagunek egin dute urteko lehenbiziko "txotx"...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 12a

Baztandarren Biltzarra

Baztandarren Biltzarra elkarteko kideek jakinarazi dute urtero uztail erditsutan ospatzen den besta antolatzeaz ez direla gehiago arduratuko. Erabaki honen azalpen gisa, zehaztu dute luzaz ari izan direla lan horretan eta orain ziklo bat hesteko mementoa dela. Oraingo ustez, ez dago Baztandarren Biltzarra antolatzeko lekukoa hartu nahi duenik, beraz pentsa daiteke bestaren 60. edizioa ez dela ospatuko. Haatik, arduradunek azpimarratu dute norbaitek elkartearen gidaritza hartu nahi balu,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016