Mundu zabalean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Eguberriko ospakizunen gastua

Eguberri mundu osoan besta arrakastatsuenetik bat da, girlandek, sukil pastiza eta opariek haur eta helduak liluratzen dituela. Baina urte hondarreko besta horrek gastu bat badu. Familia bakoitzak besta horri eskaintzen dion buxeta ebaluatzeko, WorldRemit nazioarteko diru transferentzian espezializatuak, 23 herrialderen gastuak aztertu ditu. Ondorioz, familiek buxetaren zati biziki handia besta horrentzat xahutzen dute: apairu, opari eta apaingarri, faktura gehienetan garestia izan daiteke.

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Hilketa matxistak: abendu beltza

Matxismoaren indarkeriaren ondorioz sei andere 5 egun barne erailak izan dira, horietarik bat Bilbon, beste bat haurduna, bai eta 20 urteko neska gaztea. Abendua beltza izan da 13 emazteren hilketekin. Datu horiek erakustera ematen dute irriskuan diren andere horiei zaintza eskasa egina izan zaiela. Elkarretaratze isilak Bilbon egin dituzte, Rebeca Huayta Huacan emaztearen hilketa salatzeko. Bilboko Udaleko talde politikoek sinatuta, adierazpen instituzionala zabaldu dute. "Emazteen kontra...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Aljeriatik Europarako gas hornidura Irun eta Larrainetik pasatzen

Ukrainako gerlaren ondorioz, Europarentzat errusiar gas hornidura azkar murriztu da, ekonomia kaltetuz eta halaber jendeen bizia eta ongizatea. Beharrari erantzuteko eta Europarekin elkartasunez, Irunetik Lussagnet Landesetara eta Zalazaretik Larrainerako bi hodiek, %66ez emendatu dutegarraiatzen ahal duten gas kopurua. Gaur egun bi gas hodi horiek, urtean 8.500 metro kubiko garraiatzen dituzte, hornitzaile estrategikoa bilakatuz, Europa guziarentzat hornidura bermatuz. 2021eko lehen...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Nafarroako ekonomia

660.000 biztanle baino gehiago dituen Nafarroako erkidegoa, hirugarren postuan kokatzen da, espainiar estatu guziko lurraldeen artean, pertsona bakarreko produktuaren arabera. Bainan emaitzak gero eta xuhurragok dira, Madril edo euskal erkidegoari konparatuz.

2020an %27,2z aberatsago zen lurraldea, bana besteko espainiar lurraldeei konparatuz. Gaur egun %21,7ra gutitu da. Nafarroan 31.024 eurotan da pertsona bakarreko produktua, 1.901 euro euskal erkidegoan baino gutiago eta 2.900...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Antxoa

Itsasoaren egoerak, tenperaturak eta arrantza baldintzak dezaketen faktore guziek laguntzen badute, Euskal Herriko arrantzaleek urte ona ukanen dute. Azken erabakia Bruselatik etorriko den arren, Espainiako Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak aurreratu du 2022an baino %17 gehiago arrantzatu ahalko dutela. Itsasoa Ikertzeko Zientzialarien Kontseiluak, Bizkaiko Golkoan eta Kantauri itsasoan, 33.000 tonako harrapaketak aholkatu ditu, uste baituazterketa zientifikoek erakutsi dutela nahiko...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Erretiroa berantago

2011n, Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernu sozialistak pentsio sistemaren erreforma bultzatu zuen. Haren helburua zen Gizarte Segurantzaren gastuak murriztea, erretiroaren adina 65 urtetik 67ra handituz, pentsio osoa jasotzeko epea hamabost urtetik 25era iganaraziz.

Progresiboki indarrean jarri erreforma da. 2013tik hasita 2027ra arte, erretiroaren adin ofiziala urtero bi hilabete atzeratzen ari da. Aurten 66 urte eta bi hilabete izan dira eta 2023an berriz 66 urte eta lau...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016