Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Erregaien prezioari laguntzak ezabatuak

Urtarrilaren lehenetik harat, erregaia erosiko dutenentzat ez da 20 zentimo litroko laguntzarik izanen. Bakar bakarrik hunkitzen ahal duten laguntza, garraio enpresak, untzi arrantzaleak eta laborariak. Oro har laguntza horien gastua 9 hilabeterentzat Madrilgo gobernuari 4 mila milioi gostako zaiola suposatzen da.

...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Sare: urtarrilaren 7ko manifestazioa

Sare plataformak Bilbon eginen du euskal presoen eskubideen aldeko urteroko manifestazioa (17:00), La Casillatik abiatuko da. Goizean, mahai inguru bat prestatu du, bertan elkartuko ditu ETAren, GALen, presoen sakabanaketa politikaren eta torturaren biktimak. Duela bi aste, Sarek iragarri zuenindarkeriaren zenbait biktimak babesaadierazi ziotela urtarrilaren 7ko manifestazioari. ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, CGT/LKN, CNT, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatuek, beren sostengua erakutsi dute...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Janari basikoei eman laguntzak

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei eta inflazioaren gorakadari aurre egiteko, hirugarren neurri sorta aurkeztu du. Neurriak urtarrilaren 1ean jarri dira indarrean. Sanchezek azken Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean prentsaurrekoan iragarri duenez, sei hilabetez kenduko dute %4ko BEZ (TVA) premiazko elikagai guziei aplikatzen zaiena, besteak beste, ogiari, esneari, irinei, gasnari, arrautzei, frutei, barazkiei, lekaleei, patatei eta...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Mondragon: Ulma eta Orona kooperatibak bereiziak

Euskal Herriko ikur asko mirestua izan den Arrasateko kooperatibak zatiketa jasan du. Igogailuak ekoizten dituen Orona eta Ulma kooperatibetako kideek erabaki dute MCC Mondragon kooperatibatik bereiztea, nahiz eta beste motako lotura atxiki. Ondorioz MCCek bere langileen %13a eta salmenten %15a galduko ditu. Oronako kideen %70ek eta ULMAko %80ek baztertze erabakia onartu dute. Orona eta Ulma ez dira ondorioz, Euskal Herriko elkarte industrial nagusiko eta Espainian 10. postuan kokatzen...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Diktadura frankistak poliza eta guardia zibilei eman sariak kenduak

Fernando Grande-Marlaskabarne ministroak diktadura frankistan Poliziaren eta Guardia Zibilaren agenteek jasotakomedaila edo sariakkentzeko prozedurak hasteko agindua eman du. Horien artean dagoAntonio Gonzalez Pacheco,Billy El Niño-torturatzailearenak. Memoria demokratikoaren legea betetzeko indarrean sartu da.

Ministroaren agindua Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusira eta ministerioko gainerako zuzendaritza nagusietara ere hedatzen da. Izan ere, arduradun nagusien esku...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 05a

Aitzina!

Goazen aitzina, gauden harro eta erne, elgarri beti biziki atxikiak, hitz gutiz hola laburbiltzen ahal ginuke Emmanuel Macron lehendakariak Urtats bezpera arratsean egin duen hitzaldia, bere denborako seigarrena urte berri bat agurtuz egiten zuena. Ez hain luzea eta ez ere hain laburra, hogoi minutu iraun duena ezbaian. Zernahi gai aipatuz, gehienak doi-doia bakarrik. Frantziak Ukraina aitzina lagunduko duela ahal bezainbat, hori garbiki azpimarratu du. Frantzia nahi duela...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016