Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 05a
Eguberri iragan da, usaian ez bezalako haize hego ezti batekin, Urtats ere ba, urte berri bat hasi da beraz. Eta beti bezala jendea ari da galdeka nolakoa izanen ote den. Nun nahi entzuten da joan den urte hori frango txarra izan dela, arras nahasia, Ukrainako gerla tzar horrekin alde batetik, bestaldebero handiak udan, idorte pisu bat eta gaitzeko suteak. Eta urte berri huntan zer behar ote dugu ikusi? Hori dakiena isilik dago, mututua balitz bezala! Egunak jin eta egunakjoan, izanen da...
Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 05a
Urtats iria keinka guziz egokia omen da, beti hala erran da naski, kondu askoren egiteko. Besteak beste joan den egunean salatua izan zauku hain xuxen Frantziaren zorrak, jadanik biziki handiak zirenak, aitzina goratu direla eta ez guti gainerat! Hiru mila miliar euroren heinera helduak! Holako xifre harrigarriek halako hotzikara bat emaiten ahal daukute bixtan da! Zinez burtxoragarriak dira!Nahiz, egia erran, Europako herrialde gehienek ere baduten korda tirahala. Hoinbeste zor, nork...
Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 05a
Bazterrak minbera daude burdin-bide horietan. Eguberri kari greba asko izan da eta gutik egin du ez baitira Urtatsez aitzina segitu. Hainbestenarekin horra nun jakin den SNCF etxe puxantak gaitzeko irabaziak egin dituela iragan urte hortan. Bi miliar euroren heinekoak, behin ere ukan dituen handienak beraz! Berak ez du haatik holakorik salatzen, kondu guziak ez dituela oraino eginak, denak otsailean agertuko omen, usaian bezala. Gisa guziz, bada hor nunbait hamaika gogoetaren egiteko...
Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 05a
Parise aldeko ospitale batean pausatu da Linda de Suza artista ezagutua, motaz portugesa. 74 urte beteak joan den otsailean. Gazterik jin zen Frantziara, lan zerbaiten menturan. Laster, norbait ohartu zen gaitzeko boz pollita zuela. Kantuz hasi zen beraz, adiskide batzuk pusatzen zutela eta denbora guti barne arrakasta handia bildu zuen. Dozena bat disko ba plazaratuak. Zernahi itzuli eginez Frantzia guzian gaindi. Biziki emazte laketa, arrunt gutartekoa, jende xehetarik...
Gogoa hazi | 2023ko Urtarrilaren 05a
2021eko ekainaren 18an, Irulegi deitu mendian (Aranguren - Nafarroa) etxe hondakinetan aurkitu dute brontzezko plaka bat, eskuaren forma daukana (100 urte J.K. aitzinekoa). Kasu handiz garbitu eta zeltiberiar hizkiek "sorioneku" euskal hitza ematen dute adieraztera. Gainerateko testua mementoko ulertezina dago.
Uka ezina da Euskaldun asko bozkariatzen gaituela. Beste arkeologo, hizkuntzalari eta akademiko gehienak iritzi zuhurrekoak dira ordea. Euskararekiko hain gira kilika...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 05a
Elizaren historiaren zatitxo bat ezaguturik, aspaldi du Ebanjelioa bera dela traditua. Eta orain dela urte gutidanik argitara atera dena ez doa hunen kontra, zoritxarrez.
Boterea hartu dutenenganik tradituak senditzen gira, horiek dira hain xuxen mediatizatuak daudenak eta horrek, ezinbestez, deseroso sendiarazten gaitu. Enegarren hondamendi baten aitzinean gaude, egia da.
Baina hala ere, Elizaren funtsa ez dago hortan. Funtsezkoena hainbat elkarte humanitarioetan,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016