Ba ote dakixu? | 2023ko Urtarrilaren 05a
Gaur, urtarrilaren 5eko gauarekin, errege magoak Hegoaldeko hirietan ospez ibiliko dira, opari anitz ekarriz. Haurren (baina ere helduen!) begiak bozkarioz dirdiran izanen dira erakustaldi horren aitzinean, eta nork daki karro batetik ez zaienez opari bat eroriko! Iparraldean (leku anitzetan bezala), haurrek eta helduek errege bixkotxa partekatzen dute, eta aldi oro batek baba aurkituko du eta koroa buru gainean ezarriko! Epifania urtarrilaren 6an ospatua da edo urtarrileko lehen igandez herri k
Euskal diaspora | 2023ko Urtarrilaren 05a
Andana izan dira euskaldunak munduan bizi diren herrialdetan abenduan zehar antolatu diren Eguberri eta Urte Zahar/Urtats bestak. Urte zaharrari azken agurra eman eta berriari lehenengoa emateko hor ziren urte guziz bezala San Frantziskoko Gure Euskal Etxean hainbat familia eta jende, zaharrak eta baita gazte frango ere, eta hondarreko mementoan Manuela (Labrouche) Etchechuryk, Covida harrapatu eta bertaratu ezin izan badu ere, Michel Etcheverry kantuz eta Jean Paul Barthe 'DJ' gisa...
Mundu zabalean | 2022ko Abenduaren 22a
Petrolioaren ondotik, gasa eta elektrikaren prezioen goratzea ezin gelditua da. Enpresarien eta norberaren arrangurak piztu dira eta beti bezala, ahulenak dira lanjer handienean ezarriak.
Nehork ez du gorakada horren gailurra ikusten eta berriz apaltzeko mentura guti da, ez erraiteko batere ez.
Egoera jasangaitzari buru egiteko neurri politiko ezberdinak aztertzen edo plantan ezartzen ari dira estatu guzietan. Nahiz erotzen ari den merkatua hein batean kontrolatzeko erabaki...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 22a
Beasaingo CAF enpresak kontratu garrantzitsua sinatu du abenduaren 13an, Herbehereetako trenbide sareko aldiriko eta hiriarteko zerbitzuak kudeatzen dituen Nederlandse Spoorwegen enpresa holandarrarekin, hiriarteko zerbitzuetara bideratuko dituzten bi estaiako trenak hornitzeko. Orotara, 60 tren ekoitziko ditu CAFek, eta horiek mantentzeko euskarri teknikoa ere bai.
Sinatu duten kontratua 600 milioi euro baino gehiagokoa da, eta unitate gehiago ekoizteko parada ere aipatzen...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 22a
Guggenheim Bilbao Museoak 2023ko egitaraua aurkeztu berri du, eta usaian bezala, mundu mailako artista ospetsuen lanak izanen dira ikusgai Bizkaiko hiriburuan, hala nola, Joan Miro, Picaso, Oskar Kokoschka eta Gego sortzaileen obrak.
Otsailaren 10ean abiatuko dute denboraldi berria Joan Miro kataluniarraren "Joan Miro. Errealitate absolutua" erakusketarekin.
Martxoaren 17an, Oskar Kokoschka artista austriarraren lanak helduko dira Guggenheimera.
Larrazkenean, irailaren...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 22a
Oñatiko Ulma eta Hernaniko Orona kooperatibak Mondragon taldearen parte dira orain arte, baina korporaziotik ateratzea erabaki dute abenduaren 16an, elkarren arteko desadostasunen ondorioz. Ulmako bazkideen %80 eta Oronakoen %71,9 Mondragon taldea uztearen alde agertu dira. Orotara, 4.500 bazkide ziren bozkatzera deituak: Ulman 2.800 eta Oronan 1.700.
Ulmakoek Donostiako Ilunben egin dute biltzarra, eta Oronakoek, kooperatibaren egoitza nagusian, Hernaniko Galarretan. Bazkideen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016