Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 22a
Navarra Suma desegin - UPN (Union del Pueblo Navarro) alderdia bakarrik aurkeztuko da 2023ko foru eta udal hauteskundeetara. Beraz, legealdi honetan UPN, PP eta Ciudadanos bildu dituen Navarra Suma koalizioa deseginen da.
Javier Esparza presidente erregionalistak eman du erabakiaren berri, alderdiaren zuzendaritzarekin bildu ondoan. Esparzaren arabera, bakoitza bere aldetik joanez, elkarrekin aurkeztuz baino boz gehiago bilduko dutela erakusten omen dute...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 22a
Kontrabandoko tabakoa egiteko eta banatzeko Europako sare handiena desegin dute Hego Euskal Herrian, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eta Guardia Zibilak elkarrekin eraman duten operazio batean. Gaizkile taldea Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako zenbait industria guneetan aritzen zen, eta toki hauetan kontrabandoko material andana aurkitu dute. Zehazki 4,5 milioi tabako paketa eta 31 tona tabako hosto eta tabako xehe atzeman dituzte.
Orotara, 16 lagun arrastatuak izan...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 22a
Nafarroako Euskararen Legeak 36 urte bete ditu abenduaren 15ean, urteburu horren karietara, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten elkarte eta eragileek ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena berretsi dute. Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadila galdegiteko kanpaina abiatu dute, Iruñean egin den agerraldian. Idurre Eskisabel Kontseiluaren idazkari nagusiak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko, AEK eta IKA euskaltegietako, Nafarroako Ikastolen Elkarteko, Sortzen elkarteko eta Topaguneko...
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 22a
Elisabeth Borne gobernuburuak garbiki errana zuen, erretretak gogoan, bereziki erretreta horien munduan akuilatzekoak diren aldaketak, gobernuak bere xedeak joan den astean agertuko zituela, abenduaren 15ean. Eta horra nun bat-batean Emmanuel Macron lehendakariak ere gai bera aipatu duen. Jakinarazteko denen buru egun hori gibelatua dela. Zonbait egunez, hala erran du lehenik. Zonbait astez, hala erran du handik berehala. Azkenean kasik hilabete batez,...
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 22a
Anitz aipatzen dira "berdeak" bainan nun dira denen buru eta nor dira? Batzu eta besteak entzun, iduri du gaurko egunean denak "berdeak" direla politikari lotuak diren horien artean! Xuri edo gorri, denak "berdeak"! Berak dionaz konparazione, nor ditake Macron baino berdeagorik? Nehor!
Bizkitartean, "berde" horiek badute beren alderdia eta alderdi horrek hautetsi berria du aitzindari beri bat, Marine Tondelier. Oraino arras gaztea, 36 urte joan den agorrilean beteak....
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 22a
Urtatsez, ozkaño batez goratuko da Smic delako legezko irabazi apalena. Hilabetean 1.353 eurotara heltzeko astean 35 oren lanean ari direnentzat. Heldu baita oreneko 8 euro eta erdi ezbaian. Gorakada xuhurra eta anitzen gustuko xuhurregia. Prezioak zonbatez goratu diren ikusiz finkatua bainan kontu gisa hori ere ez dute denek arras berdin egiten.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016