Euskal diaspora | 2022ko Abenduaren 22a

Olentzero euskal etxeetan, 'Transmisioa' dokumentala eta Gaztemundu

OLENTZEROren aste berezian gira, heldu den ebiakoitzean Gabon Gaua baita. Abendu osoan ibilia da euskal ikazkina munduko euskal etxe eta komunitateak bisitatzen, Londrestik hasi eta Australiako Sydney eta Townsvilleraino, bitartean pasa dituela Homedale, Boise, Salt Lake City, Montpellier, Madril, Palma Mallorcakoa, Bartzelona, Brusela, Montreal, Txileko Santiago, Montevideo... eta beste andana bat euskal etxe eta komunitate, aste huntan berean Chascomuskoa, Argentinan, eta...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a

Maialen: txapela beti buruan!

Joan den igandean bertsuzaleek zuzenean Iruñan edo(ta) telebista eta irratien bidez, egun osoan bertsu txapelketa nagusia kartsuki segitu dute.

Hor ziren 8 bertsulariek gaitzeko saioa eraman dute, bertsu batzuk emozio azkarra sentiaraziz. Merezimendu handia daukate, hainbeste orenez oholtza gainean, milaka eta milaka jenderen aitzinean bertsutan aritzea.

Goizean bertsulariak emeki-emeki txapelketan sartu badira, eguna joan ahala, 8 oreneko ikusgarri gaitza eskaini daukute....

Mundu zabalean | 2022ko Abenduaren 15a

Australian aborigenak ikatz meategi baten kontra

Hiru urte hauetan okupatzaileak kanpamendu xumean, mihisez eta egurrez egin aterpeetan Australiako Queensland estatuko Galilea haranean plantatuak dira. Ez dira eguraldi txarraz beldur, mehatxua beste nunbaitik heldu baitzaie.

Wangan eta Jagalingou populu aborigenak borrokan dira ikatz meatzaritza proiektu bat badelakoz.

Gune horretan biodibertsitate ikaragarri aberatsa da, Australiako kanpoaldearen ezaugarrienetatik bat. Tokian instalatu etxebizitzen inguruan, kanguruak...

Mundu zabalean | 2022ko Abenduaren 15a

Elur estazioak lanjerean

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearentzat (OCDE) Europako eski estazioak mehatxupean daude. Egiturak berotze globalari buruzko ikerketa publikatu berri du. Europako herrialde alpinoetako eski estazioetan argiki erakusten du berotze klimatikoak larriki zalantzan jartzen duela elur-estalduraren fidagarritasuna. Horren ondorioz ikerlarientzat neguko turismoaren menpe diren eskualdeak ekonomikoki mehatxatuak litzateke.

Alpeak bereziki klima aldaketaren ondorioak jasaiten ditu,...

Mundu zabalean | 2022ko Abenduaren 15a

Europar Batasunak gasik gabe gelditzeko arriskuan

Europar Batasuna gasik gabe gelditzen ahal liteke? Abenduaren 6an Indar Armatuen Ministerioaren menpe egin txosten batek, etorkizuneko Europaren hornikuntzaren hauskortasunaz ohartarazten du. Errusiako gas errobineta betirako lehortuko balitz, hemendik 2025era Europar Batasunaren gasaren %40a eskasean litzateke. Beharrak 2021eko mailan gelditzen badira, ez etorkizuneko ekoizpenak, ez eta inportazio-kontratuek, adibidez Norvegiatik ala Aljeriatik izan daitezkeenak, ezin lukete galtze hori...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 15a

Kepa Junkera berpiztu

Askok ezagutzen eta preziatzen dugun trikitilariaz "Kepa Junkera Berpiztu" dokumentala egin diote, musikariaren omentzeko. Duela zenbat denbora osagarri arrazoi larria ukan zuen, iktusak jorik, geroztik ondorioz gutitua gelditu da, bainan betiko morala eta kemenarekin.

Kepa Junkera trikitilari bizkaitarrak bere ibilbide profesionala iruditan erakusten duen liburua plazaratu du, "Berpiztu" izenburupean. Musikari gisa lehen urratsak eman zituenetik 2018ra arteko bidea azaldua da.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016