Orotarik | 2022ko Abenduaren 15a

DURANGO

Gure egunkariak eta irratiak sutan ari dira zuzenean Durangoko azokatik beren berriak igortzen. Elkarrizketak, giroaren agerpenak, bertan diren idazle eta artistekiko solasaldi mamitsuak, agertu liburuen aipamenak, deus ez da falta euskal kulturaren bizitasun komertziala azpimarratzeko. Iparraldetik, Euskal Kultura Erakundearen aizolbean doaz hemengo argitaldariak eta saltzaile bakoitzak leiho bat irekitzen dio mugaz honaindi honetan ekoizten denari. Ez da gutxi....

Orotarik | 2022ko Abenduaren 15a

Kolegioan zinemaldia!!

Azaroaren 21etik landa, kolegioko IDZtan eta Euskaraldia kari, euskaraz diren film batzuk ikustea kolegioko maila guzietako ikasleei proposatua izan zaie.

Lehen astean 6. eta 5.endako: "Elkano, lehen mundu bira", Juan Sebastian Elkano marinel getariarrak XVI. mendean munduari eman zion itzulia izan da hizpide. 240 marinel itsasoratu ziren 1519 urtean, baina hogei baino ez ziren itzuli. Espezia bila abiatu ziren, baina balentria hari esker, garaiko gizarteak munduaz zuen...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 15a

Barazki eltzekaria

Duela hiru aste, gure andereñoak liburu berri bat ekarri zigun gelara, "Harri eltzekaria" zuen titulua. Liburua ideki aitzin, hiztegi karta batzuk argazkiekin erakutsi zizkigun. Hitz guziak landu eta gero, liburua ideki eta kondatu zuen. Axeri baten istorioa zen. Egun batez, animaleen herrira etorri zen zaku batekin. Zakuan harri bat eta tupina bat bazituen. Atera zituen eta harri eltzekaria egiten hasi zen. Animaleak harriturik, barazkiak ekarri zituzten axeria laguntzeko eta...

Ba ote dakixu? | 2022ko Abenduaren 15a

Faraoi beltzak (2/3)

Piankhyren konkistaren ondotik, bere ondokoek iparra eta hegoa bateratu zuten. Haien inperioa Nilo urdina eta Nilo zuriaren bateragunetik Niloko deltaraino hedatu zen. Faraoi beltzek "Kushiteen dinastia" fundatu zuten, 656. urtea arte iraun zuena. XXV. dinastia zen, Manetonen sailkatzearen arabera. Maneton, III. mendeko (kristo aitzin, artikuluko data guzietan bezala) Egiptoko apez bat zen. Aegyptica liburua idatzi zuen, Egipto faraoikoaren historia kontatzeko. Hari esker, faraoi beltzen histori

Euskal diaspora | 2022ko Abenduaren 15a

Gaztemundu, Trelew, Artzain Bala, Olentzero, Sagardotegia eta 'Transmisioa'

GAZTEMUNDU. Hala du izena urte guziz Eusko Jaurlaritzak munduko euskal etxeetako gazteendako Euskal Herrian antolatzen duen egonaldiak. Hondarreko bi urteetan ez da egin, koronabirusaren karietara, baina 2022an hemen da, abenduaren 4tik 20ra, Argentina (16), AEB (1), Kolonbia (1), Txile (1) eta Uruguaiko (1) hogei gazte partaide. Hainbat herri, leku, elkarte... ari dira bisitatzen eta ibiliak dira Hego eta Iparraldean, tartean Lapurdiko kostaldean eta Behe...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 15a

Bertsulari Txapelketa Nagusia: finalerako bidean!

Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den bertsu txapelketako finalisten izenak jakinak dira.2022ko finala jokatuko dutenak Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta gaurko txapelduna Maialen Lujanbio izanen dira. Maialen Lujanbio azken txapelketako ariketan sartzen bada, hiru bertsulari lehen aldikoz lehiatuko dira, beste lauak jadanik txapelketan ibiliak direlarik, horietan Amets Arzallus 2013an...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016