Ba ote dakixu? | 2022ko Abenduaren 08a
Faraoi beltzak luzaz Europako historiografian ez ziren argitan ezarriak izan. Egipto afrikar herri bat izanik ere, XIX. mendeko egiptologoek ez zuten Egipto faraonikoa afrikar historiari lotu baina Ekialde hurbileko historiari. Baina egun badakigu Egiptoko historia beti afrikar historiari lotua izan dela. Uda huntan Louvres-ko museoko erakusketa handi batek agerian utzi duen bezala, faraoi beltzen epopeiak lotura hori ederki sinbolizatzen du.
Euskal diaspora | 2022ko Abenduaren 08a
MONTREAL, PALMA... Urtearen azkena hemen berean dugu, eta pare bat aste baizik ez dira falta Eguberria hel dadin. Urte guziz bezala, Diasporako euskal elkarteek aitzinatu egin dituzte heien Eguberriko bestak eta, batzuk elgarrekin eta beste batzuk banan bana, ari dira ospatzen abenduari euskal egutegian dagozkion orri eta hitzordu azpimarratuak. Jaiotzak, Olentzero eta Gabonetako ospakizunetako frango, egin dira jadanik edo eginen dituzte ondoko egunetan munduan barreiatu...
Mundu zabalean | 2022ko Abenduaren 01a
Krisi klimatikoa aipatzen den garaian, TotalEnergies-ek Ugandan eta Tanzanian bi petrolio proiektu abiatzen ditu, ingurumen-elkarte anitzen haserrea pizten dutela.
Eskualdeko ekosistemari eta bioaniztasunari kalteak ekartzeaz gain, tokiko populazioek jasanen dutena aipatua da. Bizi diren hamar milioi herritarreri kalte handiak ekarriko ditu, elikadura segurtasunean eta ura erabiltzean. Hodiaren heren batek Afrikako Victoria aintzira zeharkatuko du, 40 milioi pertsona ur horren...
Mundu zabalean | 2022ko Abenduaren 01a
Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Aterabideen Sareak (SDSN) berrikitan dokumentua agertu du,informazio harrigarriak plazaratuz. Emaitza horiek lortzeko, Nazio Batuen Erakundeko sareak, Sydneyko unibertsitatearekin lankidetzan, finantza eta merkataritza joan-etorri datu-baseak konbinatu ditu.
Ikerketa horrek, Europar Batasuneko kontsumitzaileen beharrak, mundu osoko ingurumen eta sozial ondorioak nola eragiten dituen agertzen da. Langileen enplegua eta soldata kontutan hartuak dira,...
Mundu zabalean | 2022ko Abenduaren 01a
Energiaren eta elikagaien prezioen gorakada dela eta, finantza sektorea bai eta nazioarteko erakundeak mugimendu sozial azkarrak izan daitezen beldur dira.
Nazioarteko Diru Funtsak (FMI) "krisi baten gainean krisia", Covid-19 pandemiaren eta Ukrainako gerlaren eragin bateratuak aipatzen ditu. Ohartarazi du inflazioaren gorakadak herrialde anitzetan ondorio latzak ekarriko dituela. "Elikagaien segurtasuna sustatzeko neurririk hartzen ez bada, egoera larria da: gose gehiago, pobrezia...
Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a
Abeltzainek salatu dute Karrantza aldean, Bizkaiko mendietan otsoek erasotzen dituztela beren aziendak. Hiru otso kondatu dituzte estekan ezarria zuten ardi bati lotu direnak. Otso baten gorputza tiroz hila mendian aurkitu dute. Urteak badu alde horretan otsoek abereak erasotzen dituztela. Otsoaren aldekoek hiltzailea(ak) aurkitzea galdatzen dute. Abeltzain sindikatu ala elkarteko kideek administrazioari neurriak hartzea eskatzen diote, horrelakorik ez dadin gehiago gerta,artzainek nahiko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016