Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 01a
Noiznahi erosten ditugun gauza zonbait eskas dira han-hemenka segurik, untsa gogoetagarri baita, ez jakinean bestenaz ere xuxen zerk egiten duen hori. Olio mota zonbait falta besteak beste. Ukrainako gerlaren ondorioz ote, frangotan nunahi aditzen den bezala? Ez litakea hori halako bitxikeria bat kasik ezin konprenitua? Bainan nork daki? Farmazietan ere gauza bera. Hala nola doliprane delakoa xuhurki baizik ez duten gehiago saltzen. Berek ere aldian guti baizik ez dutela ukaiten alabainan....
Gogoa hazi | 2022ko Abenduaren 01a
Ostatu bat. Lagunarte bat. Solasa, egun hauetako? Futbola? Ez, gure kasuan behintzat. Egia filosofo bat bagenuela gure artean, preseski hemen berean aipatu hura, pixka bat kitzikatu bai gintuen, gu, zutabe huntan idazten dugunak. Parada ederra aipatzeko, bekoz beko, bere liburuan zabaldu zuen iritzia: "Ba eta segur aski bizi leuna eramaten genuela holako gauzak idazteko, senti zela beti, gai minberatsuenetan ere, bukaerarako aitzinetik prestatu pomada...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 01a
Baztandarrak haserre gaude. Haserre gaude gurea den lurraren etorkizunari buruz ez digutelako erabakitzen utzi nahi, ez eta gure iritzia plazaratzen.
Gure herri lurrak, bertzeak bertze, kudeatzen dituen Baztango ordenantzen gainetik pasatuz, herrietako alkateei herri galdeketa egiteko debekua ailegatu zaie Guardia Zibilaren eskutik. Guretako arrotza den aginte batek, Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkariak, baztandarrek zer egiten ahal dugun eta zer ez erabaki du, Nafarroako eta...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 01a
Ez dago dudamudarik. Hor dago aldaera klimatikoa eta areagotuko da.
Itsasu Markistan, Franck Noden abeltzainaren etxe eremuetan, urriak 4ko igandean apailatu eta egin du Su Aski elkarteak bere "zuhaitzaren eguna", zuhaitzak duelako hainbat eta hainbeste onura, haizeztagarri, laino eta ihintz iturri da, mustukaren gisara (ur-jarioaren orekatzailea da), ekiaren ala euriaren gehiegikerien aterkia da, biziberritzen eta aberasten du lurzorua, faunarentzat aterbe babesgarria baita, baita ere...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 01a
Futbolean jokatzeko ordaintzen dituztela eta ez pentsatzeko, erran dute Qatarrera joan diren miliar-putzukek. Josta daitezela, jada ahalkearena izendatzen den munduko futbol txapelketa horren karietara, planeta honetan barna gertatzen diren pobretze kolektibo, aldaketa klimatiko eta genero eskubide ukatze oldeen erdian. Irriz ari dira, karkaraz, segundo oroz, euroak eta dolarrak sakelaratuz, hors-sol bizi balira bezala. Okituek uste dute kritikatzen ditugula...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 01a
Myammar Herrian, Robingyak
Berrogei bat urte huntan
Militarren peko bizi dira
Bortizki zapaldurikan...
Hiruzpalau ehun mila jende
Joan dira ihesean,
Bangladesh auzo herrialdera...
Hango babestokietan,
Ahal bezala bizirauteko
Oraino beren artean... (bis)
Baina haien gurutze-bideak
Han ez du bururapenik
Izan, zeren-ta uste gabean,
Bertan poliziaganik,
Tratu txarrak jasan behar ukan
Dituzte...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016