Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a

Nafarroan: trafikoaren ardura polizia foralaren esku

Pedro Sanchez Madrilgo gobernu buruak baieztatu du heldu den martxoaren 31tik harat, trafikoaren ardura Nafarroako polizia foralarena izanen dela, guardia zibila baztertuz. Azken urratsa gelditzen zaio egiteko transferentziari. Nafarroako gobernuaren baimena osatzen duten alderdiek, EHBildu eta sozialistak, barne transferentziaren aldekoak dira. Egokitze epea ukan beharko da akordioak urratsak egiteko eta zubiak eraikiak izanen dira guardia zibil eta polizia foralaren artean. Horrela 120...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a

Jose Ignacio Munilla apezpikua akordioaren kontra

Nahiz eta Donostiako eliz barrutitik joana Orihuela aldera, Munilla Donostiako apezpiku ohia ez da isilik egongo. Goraxeago aipatu Nafarroako trafikoaren transferentziak sumindu du Munilla jauna: immorala aurkitu du guardia zibilari kendu eta polizia foralaren eskuetan uztea trafikoaren transferentzia, bere hitzetan terrorista bandaren eskuetan uztea delako, biktimen umiliatzea eta immorala dela gehituz. Munillak ahantzia du delako transferentzia, Miguel Sanz eta...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a

Independentzia nahia apalduz doa euskal jendartean

Hala adierazi dute Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiak landutako Naziometroaren emaitzek. Erakunde berak 2021eko azaroan egindako ikerketan, independentziaren aldeko portzentajea %26,4a zen eta aurtengo apirilean %22,4koa da. Azken ikerketa egitean Euskal Herri osoa kontuan hartu dute, lortu dituzten datuak, guzira 1.400 elkarrizketa egin eta. Aldeko jarrera %40,5ekoa zen, joan den azaroan. Beraz, harrera hobea izanik ere, euskal estatuari buruzko erantzunak ere hiru puntu...

Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 01a

Geroxago?

Joan den astean, deputatuen artean beharra zuten aipatu zezen-lasterren alde bat eta denetan arrunt debekatzea. Denen buru, ez da holakorik batere izan! Azken puntan alabainan, batere funtsik gabe, debekatze hori galdetzen zuen deputatuak bere baitarik berak baztertu du bere proposamena. Ez da beraz gai hortaz solasketarik izan. Arrunt zezen-lasterren kontra agertu deputatuak gibelerat egin du beraz, hala iduri du segurik. Bai, hala iduri du bainan ez gira halere hortan. Garbi jakinarazi...

Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 01a

Ikerketa horiek

Bi salaketa eginak izanik, Pariseko epaile batzuk manatu dute ikerketa berezi batzuen akuilatzea, ikusteko Emmanuel Macron lehendakaria ez ote den molde oker batean jokatu hautagai agertzearekin, lehenik 2017an eta gero berriz aurtengo udaberrian. Untsa istorio nahasia egia erran, gutarteko jendeak ez duena aise konprenitzen ahal. Bazterretik nolazpait sartu zirela, amerikar eta beste, zernahi negozio motetan ausart diren jaun-andere atrebitu zonbait. Ikerketa horien berria...

Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 01a

Lau oren

Frantziako auzapezen batasunak bere biltzar nagusia egin du Parisen. Arrangura frango agertuz! Denen aitzinean elkarteburua, David Lisnard, Cannes hiriko auzapeza. Alde batetik beraz buruhaustepisuak, diru-sartze gutiago dutela oro har, behar-orduak aldiz goiti doazelarik, kasik denetan, gero eta bortizkeria gehiago! Macron ere agertu zaiote bai eta kasik lau oren egon, batzuekin eta bestekin solas eta solas! Aitzineko aldietan baino giro lasaiago batean. Ez hain aspaldi,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016