Orotarik | 2022ko Abenduaren 01a
Euskaraldia hasi da! Horren kari, hainbat ekintza desberdinak antolatuak izan dira gure kolegioan!
1. Logo erraldoia eta txapak: azaroaren 16tik 18ra, nahi zuten ikasleek euskararekiko "engaiamendu bono" bat bete dute eta itzuli. Bertan hautatu dute zertan euskaraz hitz egiteko hobekuntzak egin behar zituzten: lagunen artean, saskibaloian, pilotan ala futbolean, autobusean, saltegietan eta beste... Bakoitzak engaiamendu bat edo gehiago hartu ditu. Honen truke Euskaraldirako logo...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 01a
Ostiral arratsaldero, Largenten, 4 klaseak ikasle elebidunekin aterpearen azpian biltzen dira abesbatza egiteko, astea bukatzeko 20 minutuz kantuz. Astean zehar, klase bakoitzean ber kantuak ikasten dira, gero ostiraletan elkarrekin abesteko aukera ukan dezaten. Ikasleek kantuak ikasten dituzte frantsesez zein euskaraz eta aukera bakoitzaz aprobetxatzen gira (Euskaraldia, Olentzero, Korrika...) ikasle guziei euskara biziarazteko.
...Orotarik | 2022ko Abenduaren 01a
Bunuztar Xoriak, Oztibarreko ibarreko euskal dantza tradizionaleko taldea da. Oztibarre osatzen duten herrietako (Bunuze, Larzabale, Donaixti-Ibarre, Hozta, Ibarla, Izura-Asme, Jutsi, Arantsusi) eta inguruetako (Behorlegi, Ainhiza-Monjolose) herrietako 70 bat haur eta gazte biltzen ditu. Aurten, helduen talde bat ere osatzen ari da.
2021-2022 ikasturtean, proiektu berezia proposatu zaie 12-15 urte arteko gazteei eta proiektu honen emaitza, Laminosine ikusgarria, proposatzera...
Ba ote dakixu? | 2022ko Abenduaren 01a
Emazte famatuen testigantzak legearen injustizia erakutsi zuen. 18 urteko bi ama ezkongabek, Claudette Pouilloux eta Claire Saint Jacques andereek, "ama etxetan" esperientzia ezin txarragoa bizi zutena kondatu zuten. Azkenean, Simone de Beauvoir-ek zapalkuntza sistema patriarkala, zeintan amatasunak eta urririkako etxeko lanak leku zentrala badutela erakusten zuten, salatu zuen.
Euskal diaspora | 2022ko Abenduaren 01a
TREBONNE, AUSTRALIA. Euskal elgarretaratze eta ekitaldi ederra egin zuten joan den larunbatean Australia ipar-ekialdeko North Queensland-en, Trebonne herrian, bertan den euskal kantxan pilotarien irudiak, eta ikurrin handi bat margoturik. 110 bat jende bildu ziren ekitaldira, eta ehun bat ondoren egin zen jan-edatera, abantzu guziak euskal-australiarrak. Trebonneko euskal pilotalekua 1959an eraiki zuten, orduan bertan lanean azukre-kainabera pikatzen ari ziren euskal...
Mundu zabalean | 2022ko Azaroaren 24a
Herri pobreen ezin jasana
Klima aldaketari buru egiteko gailurra iragan da Egipton. Lerro hauek idazterakoan ez dakigu oraino zer erabakia izan den, bainan pentsatzekoa da baso erdi hutsa eta erdi betearen solasak eta komentarioak ezbaian segituko direla ondoko egunetan. Hala izanik ere gailurra hasterakoan plazaratuak izan diren deiak eta apustuak hor daude. Hil ala biziko deiadar ozena jo du Nazio Batuetako presidenteak eta uda huntan erretzeko beroak egin ondoan,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016