Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a

SOS Hazkurri Bankuaren bilketa Bizkaian

Iparraldean bezala Bizkaian ere asteburuan janari biltze handia egin dute, 250 supermerkatuetako atarietan. Herritarrei deiadarra egin diete: "edo 100 tonaz goiti biltzen dugu, edo emanen ditugun saskiak gutitu behar ditugu". Bi urteren pandemiak, biltzerik gabe, murriztu dituzte Hazkurri Bankuaren erresalbuak. Bestalde zenbait emailek, beren emaitzak diru xuritan egin nahi dituzte, inflazioaren ondorioz emaitzak gutitzen dituenak.

Gaur egun beharretan diren familiei astero 8-10 kiloko...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a

"Aski da!" indarkeria matxistaren kontrako mobilizaziok

Mugimendu feministak indarkeria matxistaren kontra antolatu manifestazioetara jende asko hurbildu da, herri anitzetan eta bereziki hiriburuetan bortxaketen, indarkerien kontra "Aski da" oihukatuz. Donostiako protestaren amaieran, indarkeria matxistaren ondorioz hildako andreak, 2003az geroztik 115 emazte eta 11 ume indarkeriaren biktimak ekarri zituzten gogora. Aurtengo urtarrilaren 1etik iraila arte 6.053 indarkeria delitu izan dira. Argi utzi zuten...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a

3.914 ukrainar Euskadin

"Zehar Errefuxiatuekin" kudeatzen du ukrainar errefuxiatuak errezebitzen dituen isuri fondoa jaurlaritzaren partaidetzarekin errefuxiatuei laguntza ekartzen die. Kasik 4.000 dira orain arte Euskal Herrira jin diren errefuxiatuak.

...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a

Durangoko azoka: 57. edizioa

Laster etorriko da aurtengo edizioa: "EztanDA!" izena ezarri diote edizio berriari, asmo bereziarekin. Beñat Gaztelurrutiak, Gerediagako koordinatzaileak aitortu duenez "Bi urte zailen ondoren, uste dugu hau izango dela pandemia aurreko Azoka berreskuratzeko urtea. Besta handia eta eztanda handia izatea nahi dugu, topagune handi berri bat aurreko bi urte neketsu, korapilatsuren ondoren. Jakin beharreko zenbait datu: azoka abenduaren 7tik 11ra ospatuko da, ohiko guneetan. 176 partehartzaile...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a

Baztanen 503 abeltzain gutiago 33 urtez

1989an 775 etxalde baziren Baztan haranean. Azken 12 urteetan 204 desagertu dira. Arazo nagusietarik abeltzainak ez duela bizitzekoa ateratzen. 1980an pinta esnea 50 pezetetan saltzen zuten, 42 urteren buruan, 0,36 eurotan edo 60 pezetetan saltzen dutelarik. Gaur eguneko egoerak are gehiago txarrera egin du, energiaren krisia, argi indarrarena, pentsuarena dela medio. Gaur egun 272 etxalde gelditzen dira, 2010ean 486 zirelarik, arazoi nagusia, etxalde askotan segidarik ez dela. Gaur egun 272...

Hegoaldean | 2022ko Abenduaren 01a

Joseba Arregi Fiti beti preso

Hilabete eskasean auzitegiak berriro lau euskal preso presondegiratu ditu, hirugarren gradua bertan behera utzi izanaren ondorioz. Azkena, Joseba Arregi Erostarbe oñatiarra da, jada 30 urte preso egonaldi egin dituena eta egun 76 urte dituelarik. Seigarren presoa da auzitegi nazionalak, prokuradoreak aurkezturiko helegitea ontzat hartu eta berriz presondegira bidaltzen duena. Hirugarren gradua eskuratzeko proposamena jada aurretik egina zuten Martuteneko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016