Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 24a
Baxenabarreko Irulegi ezagutua da bere arnoarentzat. Joan den astean, berriz, Nafarroako Irulegi mendia famatu bilakatu da bere eskuarengatik. Aranzadi zientzia elkarteak aurkikuntza garrantzitsua egin du Aranguren eskualdeko gune horretan, esku baten itxurako brontzezko pieza kausituz. Kristo aitzineko I. mendekoa omen da objektua eta hizkuntza baskonikoan orain arte agertu den testurik zaharrena eta luzeena idatzia da eskuaren gainaldean. Lau lerro ditu idazkiak: lehen hitza sorioneko...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 24a
Eneko Goia Donostiako auzapezak jakinarazi du Donostiako Udala eta Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioa ados jarri direla hiriko kasernaren salerosketa gauzatzeko. Udalak 73 milioi eurotan erosiko du lursaila, Ministerioa engaiatu da instalazioak lau urte barne husteko.
Goiaren arabera, Udala eremu berriaren diseinua finkatzen ari da jadanik. Toki horretan 1.500-1.700 etxebizitza eta ekipamendu publiko berri eraikitzeko xedea dute. Halaber, auzoan Urumea ibaia nola integratuko...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 24a
Etxetik atera gabe eta eskuak minberatu gabe pilotan aritzea posible izanen da laster, Frontball Planett bideo-joko berriari esker. Jon Cortazarrek garatu du jokoa Bilboko Relevo estudioan, Play Station Talents ekimenaren babespean. Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren eta Espainiako Pilota Federazioaren oniritziarekin, 2008an sortu Frontball Kirol-diziplinan oinarritzen da joko berria.
2023ko lehen laurdenean merkaturatuko da Frontball Planet eta jokalarientzat eskuragarri...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 24a
Duela zenbait aste Azpeitian egin bezala, Norvegiako Statkraft enpresak Itsaraz parke eolikoaren proiektuari buruzko azalpenak eman ditu azaroaren 16an Aramaion (Araba). Aramaio eta Eskoriatza (Gipuzkoa) artean egin nahi duen parke eolikoak 60,4 megawatteko gaitasuna izanen luke. Instalazioak 44.000 etxebizitza baino gehiago hornituko lituzke. Proiektua oraino abiatu baizik ez da egin, baina gauzatzen balitz, erkidegoko parke eoliko handiena litzateke.
Enpresako arduradunekin batean,...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 24a
Joan den igandean 38 urte eta 33 urte bete dira, hurrenez hurren, Santiago Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko kideak hil zituztenetik. Urteburu honen oroitarazteko, aitzineko ortzegunean Sortuk lore eskaintza egin zuen Brouardek iker-gela zuen lekuan, eta "estatu terrorismoaren inpunitatea" salatu zuen.
Sorturen Bizkaiko arduradun Paul Lakaren arabera, Brouard eta Muguruza "estatu egiturek antolatutako gerra zikinaren biktima" izan ziren. Espainiako Barne Ministro ohi Jose...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 24a
Duela 85 urte, Euskal Herriko milaka haur erbestera eraman zituzten, gerla zibiletik ihesi. Haiek guziak omentzeko ekitaldia egin da azaroaren 18an, Santurtzin (Bizkaia) Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. 1937an ebakuatu zituzten pertsonetarik zenbaitek ekitaldian parte hartu dute. Karia horretara, erbesteratze hura gogora ekartzeko eskultura ezarri dute portuko kaian, handik abiatu baitzen 4.000 haur, nonbait han, zeramatzan Habana ontzia, 1937ko maiatzaren 21ean.
Honela...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016