Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 24a
Milaka lagun karrikara atera dira joan den larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan, aberastasunaren banaketa bidezkoa galdegiteko, langile klasearen pobretzea nabarmena den garai honetan. Erretretadunen eta soldatapekoen erosahalmena berreskuratzea ere galdegin dute, bai eta hezkuntza, osagarria edo zaintza sistema bezalako zerbitzu publikoen hobekuntza ere.
Pentsiodunen Mugimenduak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten bertze 34 kolektibok deituak zituzten...
Gogoa hazi | 2022ko Azaroaren 24a
Karrika kantoian, noizean behin entzuten dudana: "Hire istorioak? Bai! Ongi! Baina zertarako ditek balio!" Jende helduak, eskolatuak, modernoak, erranen daut ipuinak edo istorioak ez dituela gogoko. Gezurrez josiak, ametsetako solasak direla. Hots, haurkeriak edo zaharkeriak, etxe zokoetan utzi behar direnak. Jendeak horrela dio ez dakielako zertaz ari den, edo bere baitan preso delako, ideologia edo gaurko dogma garaikide zenbaitengatik, gogoan dituen...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 24a
Frantzia iparraldeko deputatu intsumitu batek bazterrak harrotu nahi ditu, harrotze horri jadanik plantatua ere da funtsean, eskatuz denetan eta alde bat debekatuak izan diten zezen-lasterrak. Ez da lehen aldia segur holako urratsak eginak direla hor gaindi bainan iduriz aldi huntan aitzineko aldietan baino kar gehiagorekin. Egia erran, legez-lege eta aspaldian, jadanik ere zezen-lasterrak debekatuak dira Frantzian bainan ez denetan. Haizu dira alabainan aspaldian ohidura hori baduten...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 24a
Mundu guziak badaki, aski errepikatua zauku segurik, 2024ko udan Olinpiar Jokoak Frantzian eginen direla eta gehienik Parisen. Jadanik bada apailu frango funtsean, gisa batez gauza egokia hori, gisa hortako apailuak ez baitira azken puntan egiteko utzi behar. Hain xuxen joko horieri buruz asmatuak dituzte nunahi ikusten ahalko diren panpina gorriak eta joan den egunean lehen aldikoz erakutsi ere dituzte. Biziki pollitak batzuen gustuko, ez batere hala beste frangoren arabera. Holako kasuetan...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 24a
Grégoire de Fournas eskuinburuko deputatuak istorioak baditu legebiltzarrean arras gaizki mintzatu zelakoz etorkin batzuen kasuaz ari zelarik erran eta erran. Zigortua ere izana da, arinki bada arinki. Eta horra nun berriz kitzikatzen duten bainan arrunt beste arrazoin batentzat. Ofizioz mahastizaina da eta Bordeleko aldean salgai dauka bere etxeko arnoa. Salbu hara, arno hortaz espantuka arizana da "twitter" delako sarean agertu ageri batean. Ez baitu bere arnoaz...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 24a
Sokorri Katolikoa deitzen den elkarte ezagutuak urte guziz plazaratzen du ageri berezi bat bere gora-beherak zertan dituen erakutsiz. Aurtengoa ere arras gogoetagarria da. Argi eta garbi ezagun baita gero eta jende gehiago badirela arras xuhurki bizi behar direnak, hiri handietan gehienik eta hiri handi horien inguruan bainan nunahi ere azkenean! Jatekoa ere eskas, anitzek egunean bost euro baino gehiago ezin xahutu! Gero eta laguntza gehiagoren galdea beraz! Gero eta jende gehiagoren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016