Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 15a
Gobernuburuak jakinarazi du ehun euroko laguntza berezi bat ukanen dutela heldu den urtean mozkin xuhurrak dituzten jendek lanera joaiteko beren autoa baliatu behar baldin badute. Frangok urtarrilean berean altxatzen ahalko dute, bestek berantxago. Laguntza egokia askoren ustez bainan aise xuhurregia beste frangoren arabera. Hortarik ere badira beraz eztabaida pizkorrak, noiznahi eta nunahi aise pizten diren horietarik.
Dena den, Frantzian gaindi, lehen estimu bati fidatu behar, hamar...
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 15a
Gobernua arrangura da, eta osasun-zerbitzu asko ere ba bestalde, xertatzeak eztituak direla, dela izurritearen kontrakoak, dela ere gripari hobeki ihardukitzeagatik egiten direnak. Griparen kasuan, jaz eta horietan baino aise xertatze gutiago alabainan, ez girela beraz aski mugitzen, egun guziz errepikatua zauku. Bainan zerk egiten ote du hori, jendea hain ezazola agertzea, bestenaz ere aurtengo gripa jazkoa baino bortitzagoa omen delarik.
Bestalde, gero eta gehiago aditzen da ere...
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 15a
Errepublikano deitu eskuindarrek joan den igandean zuten beren alderdiburu berriaren hautatzeko bigarren bozaldia, arras lañoki iragan dena. Eric Ciotti Niza aldeko politikari ezagutua nagusitu da bozen %54 ezbaian segurtaturik. Anitzen gustuko, auzi hori hola trenkatu bada ere, erretxena dute egina, orain ikusi behar alderdi hori, arras ahuldua dena, nola azkartuko den, azkartzen ahal bada segurik, eta zoin bide hartuko duen 2027ko hauteskundeeri buruz. Itxuren arabera,...
Gogoa hazi | 2022ko Abenduaren 15a
Urte hau bururatzen ari da eta berri txarrek gaina hartu dute. Munduaren eritasunak, edozoin toki eta gaietan, zabaltzen ari dira, beren hegal beltzek zerumuga iluntzen dutela.
Nork erran du izarrak gauaz ikusten direla? Nor ohartu da gauaren ondotik eguna sortzen dela? Nork piztu du esperantzaren argi xumea? Nork sinetsi du preso gelak atea baduela? Nor ausartuta ote da hemen azpian agertzen diren lerro hauek idaztea? Autoreak ez dira ezagunak. Zu ote zira irakurle? Edo zure ezagun...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 15a
Erramun Mougica joan den azaroaren 17an zendu zen, 80 urtetan. Nor ez da harritu berri hau jakitearekin, hain zen gizon azkarra eta osagarri onekoa. Gerezietan sorturik, 9 urtez Lekorneko Landarretche hargintza enpresan eta 32 urtez Gerezietako Lafitte mintegian lan egin zuen, erretreta hartu arte. Artetik soldadugoa 6 hilabetez Aljerian hasirik, gero pilotari ona izanez Bataillon de Joinville kasernan Parisen bururatu zuen, han baitziren biltzen Frantziako kirolari handienak, haien artean 2...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 15a
Joan den asteburuan berria kurritu da Txomin Peillen 90 urtetan hil dela. Parisen sortua bazen, erroak Zuberoan zituen. Sorbonan zientzia erakasle egon da, ondotik filosofia kurtsoak Baionako unibertsitatean eman ditu. Idazle eta euskaltzain osoa zen, 43 liburu idatzi ditu, bere azken lana aurtengo Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu zuen, "Ene bertsoen bilduma".
Egin duen azken agerpena, azaroaren 15ean, Euskaltzaindiak Baionan antolatutako gaualdian izan zen.
Andres Urrutia,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016