Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a

BUZTINAREN AHALMENA

Buztinezko gorputz bat harturik lurretik,

Bizi nahia piztu zitzaion ondotik...

Geroztikan gizona badabila zutik,

Andrea laguntako harturik ordutik!


Lehengo mendeetan ikasia zuten

Buztina erabiltzen ta gaitzen sendatzen...

Abereek ere aspalditik zekiten,

Behar orduan berek ongi baliatzen!


Buztinak mikrobio eta bakteriak

suntsitzen ditu eta sendatzen eriak.

Sendotuz bidenabar osatzen guziak,

Ahalmen hori...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a

Odol eskasa

Biarritzeko odol zen-troak jakinarazten du urte hondar hun-tan odol beharretan dela. Neguko birusak anitzak dira eta horrek odol erreserban eragin handia du. Gaur-egun 85.000 odol poltsa baino gutiago daude eskuragarri, 100.000 baino gehiago behar litzateke pazienteen beharrak betetzeko. Dohaintza guziak preziatuak badira, O negatibo taldea, emaile unibertsala, momentu huntan anitz bilatua da.

...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a

Mugerreko eskolaren Eguberriko kontzertua

Abenduaren 2an Eguberriko kontzertua Mugerreko elizan antolatu genuen. Haurren familiak eta lagunak gomitatu ditugu. Kontzertu hori prestatzeko Philippe Alborek eta eskolako langileek lagundu gaituzte.

Kontzertu denboran, lehenik, ttipien eta erdikoen mailako ikasleek kantatu dute. Bost kantu kantatu dituzte: Gaston le hérisson, Toutou matou poux, Le poussin, Sagarroi, Ma basse cour.

Ondotik handien mailako eta CP-ko ikasleak ttipiekin igo dira kantatzeko. Hiru kantu...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a

"Haur eri" elkartearen aurkezpen mintzaldia

Azaroaren 15ean, asteartez, elkartasunaren hilabetea abian ezarri genuen mintzaldi batekin, Baionako ospitaleko pediatria zerbitzuan kokatua den "Haur eri" elkarteko bi kide gomitatuz, Goizane Hirigoyen (ikasle ohia) eta Anne Zugarramurdi. Bazkaltzeko pausa denboran, 6. eta 5.eko 76 ikasleek lehen txandan eta 4. eta 3.eko 30 ikasleek parte hartu dute antolatua izan zen konferentzia horretan. Lehenik, Goizane erizain-laguntzailea eta Anne erizainak elkartearen aurkezpena eskaini ziguten....

Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a

Megalitoen misterioa

Liburu zinez ederra plazaratua izan da azaroan: "Mystère des mégalithes en Pays Basque" (160 orrialde, Malta.com argitaletxea). Egilea: Philippe Laplace baionesa, hegazkinetatik hartutako argazkietan trebatua, inguruan ukan dituela laguntzaile bikainak, horietan berezikiago Clément Pénaries mendiaren ezagutza handia daukana eta Thierry Grisot argazkilari eta dronoen erabiltzaile aparta. Euskal Herriko megalitoen bisita...

Ba ote dakixu? | 2022ko Abenduaren 22a

Faraoi beltzak (3/3)

Chabakaren erreinua 690ean bukatu zen. Bere ondokoa premu legitimoa zen, Piankhyren semea baitzen. Errege izateko hezia izan zen eta aski handia izan zelarik boterea hartu zuen, programatua zen bezala. Taharka zuen izena eta faraoi beltzen dinastiaren faraoi famatuena bilakatuko zen.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016