Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 22a

Izigarria!

Bai, zinez izigarria izan da Lyon hiritik hurbil gertatu den hori! Gaua zen, goizeko hiruak iria. Bat-batean alimaleko sutea piztu da egoitza handi batetara sartzeko tokian! Piztu eta burrustan hedatu!Hamar lagun hil dira, erre kixkilduak, horien artean bost haur! Hogoita-zonbait presuna kolpatuak bestalde, hamar bat azkarki hunkiak! Sua nola jauzi den, errekontruz ala norbaiten tzarkeriaz, hori nehork ezin erran. Gauza jakina haatik, toki hortan, gauak gau ardura, biltzen zirela droga...

Gogoa hazi | 2022ko Abenduaren 22a

Fededuna eta fedegabea

Dominique/Txomin Peillen Karrikaburu joan zaigu beraz, 90 urteak berriki beterik: adin ederra naski, baina galtze handia euskal munduarentzat. Haatik alimaleko altxorra uzten digu, bereziki berrogeita zenbait liburu, gutiz gehienak euskaraz, bakarrak frantsesez, bat espainieraz; gainera artikulu lodi, sakon eta barnoiak ehunka, gai desberdinez... Baina literatura bere tokian bego eta gizonaz mintza gaitezen.

Parisen sortu zen 1932ko azaroaren 17an, Zuberoa Basabürütiko bikote baten...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a

Bake Bidearen auzia Akizen

Joan den ostegunean, Akizeko auzitegian uztailaren 23an bide blokatze mobilizazioa izan zelarik, tren bide gainean arrastatuak izan ziren 9 pertsonen auzia iragan da. Bezperan jakin zen "SNCF Voyageur" herri akusazio gisa aurkezten zela eta 159.000€ko kalte-ordaina zein 4.000 euroko justizia gastuak galdegiten zituela. Galde honi "SNCF Réseaux"-k jadanik eskaturiko 5.500€ko kalte-ordaina gehitu behar zaio. Arratsaldean jendea hurbildua zen epaituen sustengatzera, anitz kanpoan gelditu...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a

Irakurlea mintzo: "Traditua (k) halere lehiala (k)"

Tradituak" Peio Ospital-en artikulua aitzineko astean, hurbiletik irakurtu dut, euskara ezin hobean Elizaz idatzi artikulua. Nihaurek ere, girixtino eta apez gisa, ukan dut sendimendu hori bihotzean. Nolaz daitezke holako izigarrikeriak gaur egun gure Elizan eta bereziki Eliza horren kargua dutenekin? Bai segur, gertakari horiekin hunkituak, fundituak izan direnekin egon behar dugu, otoitzez, obraz eta diru laguntzarekin. "Traditua", Jesus ez ote da bera traditua izan Judasen partetik, alta...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a

Jakes Abeberriren omenez bertsuak

Miarritzen sortu

gizon handia

zer zekarrena

jakin gabe.

Haren indarra

ta abilezia (bis)

nola aurkitu

berriz ere.

Jakes maitia

bizirik zira

hilda zirela

esan arren.

Euskal Herrian

sustraiak utziz (bis)

nola joan zira

esan gabe.

Buru azkarra

hitza zuzena

luman nabarmen

paregabe.

Plaza gizona

ezin hobea...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a

118

Zenbaki hutsa da. Baina zenbaki morbidoa. Urte oroz, talde feministek, haietan eskualdeetako Planning Familiak, zenbakiak notatzen dituzte, kurbak egiten, kopuruak aztertzen eta ondorioak ateratzen. 2022an oraino bi aste badira abenduaren 31ra heltzeko, eta bitartean, edozer gerta daiteke. Irakurle segituak arrazoiekin galdatuko du zeri dagokion zifra hori. Baina ez da misteriorik, genero biolentziaren herexa baizik.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016