Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 12a
EHLGk bere 18. urtebetetzea urtarrilaren 21ean ospatuko du, larunbatez, Ainhiza Monjolosen (9:45). Urteko bilanaren berri eman eta, Baigorriko Herriko Etxeak manatu herriko laborantza diagnostikoaren emaitzen aurkezpena eginen da. Hautetsieri hitza emanen da, motibazioak, helburua eta proiektuak azalduko dituzte.
Ondotik mendiaren erabilpenaz 5 urteko ikerketaren emaitzen aurkezpena eginen da: paisaiaren bilakaera, belar ekoizpena eta euskal mendiaren kudeaketa-tresnak.
Biltzar...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 12a
Berria egunkariaren abenduaren 31ko alean irakurri nuen Elorrioko Iratxe Redigorek proposatzen duen Olentzerori buruzko kantu ezagunaren bertsio gaurkotua, oso interesgarria aurkitu dudana eta datorren neguburutik hara, Euskal Herri osoan plazaratu behar litzatekeena. Hona:
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 12a
Irailaren 28an, Olentzeroren Lagunak elkarteak Argentinako bidea hartu zuen Neguko Errituei (Olentzero, joaldun...) buruzko konferentziak emaiteko, Hazparneko joaldunak lagun zituela.
Abenduaren 19an, Baionan, Comedia produkzio agentziak ekoiztu "Transmisioa" dokumentalaren estreinaldia iragan zen, ondotik zenbat egun berantago Saran aurkeztua izan zen.
Argentinara joan ziren Olentzeroren Lagunak, Hazparneko joaldunekin, han hartu irudiak eta lekukotasunak dokumental...
Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 12a
Chimères antzerki taldea sustengatzen duen Complicité Chimères elkarteak publikoki hitza berriz hartzen du Chimères taldeak erabiltzen duen Les découvertes lan egoitza kolektibitate publikoak beregain hartu behar duela adierazteko.
Antzerkizale amorratuak, Chimères antzerki taldearen jarraitzaile sutsuak, konpainia horrek kudeatzen dituen tailer amaturretan gutarteko anitzek antzerkia egiten dugula, Les découvertes aretoan bereziki, sorkuntza eta formakuntza...
Ba ote dakixu? | 2023ko Urtarrilaren 12a
2022ko azken egunetan, 82 urterekin, leienda bat joan zaigu, Pelé (Edson Arantes do Nascimiento bere egiazko izenaz). Historiako futbolari handiena, XX. "mendeko atleta" L'Equipe egunkariaren arabera, beti futboleko "erregea" (O Rei portugesez) bezala presentatua, jakin gabe "errege" titulu horrek bakarrik futbolari erreferentzia egiten zuenez. Brasilen ez, dudarik gabe, herri honetan non futbola erlijio bat den eta Pelé bere jainkoa.
Euskal diaspora | 2023ko Urtarrilaren 12a
CORPUS CHRISTI, MISIONES. Argentina iparraldeko Misiones probintzian bizi da Olga Leiciaga. Saladillon duela 84 urte sortua, errientsa eta institutu zuzendaria izana da bere lan-bizitza osoan; bizitza osoan ukan baitu, ukan ere, besteeri, lagun hurkoari eta komunitateari laguntzeko, gazteak formatzeko eta pertsoneri hazteko xantza emateko bokazioa. Duela sei urte, Euskal Herrira jin eta -Noël Elorgaren lanari esker- Olgak atzeman zuen, bere Leiciaga deitura...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016