Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 12a

Mediku handi

Hainbestenarekin, Emmanuel Macron bera ere mintzatu da medikuen kexatze hortaz, Parise aldeko ospitale batean zelarik. Bera mediku bat balitz bezala. Eta ez edozoin mediku, bainan mediku handi bat, biziki handia zinez, edozoin gaitzen kontrako sendagailuekin ibilki dena. Ez ditu kontsulta-sariak emendatu nahi, salbu naski kasu berezi batzuentzat, Aldiz, hitzemaiten du sei hilabete barne nunbait han, uda hasi aitzin beraz, zonbait ehun erizain gehiago izanen direla artategietan. Eta aise...

Gogoa hazi | 2023ko Urtarrilaren 12a

Ebanjeliotik? Bai! Nork nola.

Asaldatze bat bizi ukan dugu zuzenean zutabe huntan Tradituak titulu pean. Jendeak preziatu du. Funtseko gomendio huntan ikusi du aterabidea idazleak: "Ebanjeliotik abia!" Lelo hori oinarrizkoa da. Jatorrizkoa eta betikoa. Baina! Baina!

Badakigu erranaldi horren pankartaren gibelean biltzen ahal litezkeela apezpiku eskuin muturrekoak eta ezkertiarrak, katoliko moralizatzaile hutsak eta zapalduen aldeko ekintzaileak,...

Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 12a

2023ko aldaketak

Urte berriak gure egunerokotasunean, bai eta haratago, aldaketa batzuk ekartzen ditu, herritarren onerako edo(ta) txarrerako.

Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 12a

Haziak loratzen: Sarako ezkila berpiztua

2003an, Sarako bestetan, herriko ezkila-dorrea sutan zen. Ez dakigu xuxen nondik heldu zen sua, ez dugu sekula jakin. Halere, hogeita hamar minututan berrehun urteko ezkila urtu eta hautsi zen.

Urte batez, lurrean egon ziren ezkila-dorrearen habeak. Juan Gorriti zizelkariak galdegin zuen biltzen ahal zituenez, eskulturak egiteko. Beraz, habe horiekin ehun bat lan egin zituen Gorritik.

Eskultura batzuk salduak izan ziren ezkila berria diruztatzeko (saratarrek eta jende anitzek ere...

Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 12a

Haziak mintzo: Eskolako anitz gertakari

Gure Arbonako eskolan zorion kartak egin ditugu herriko zahar-etxearentzat. Nahi ginuen beharretan den jendeari maitasun anitz eman.

Eguberriko bakantzak eta gero, joanen gira "Herri Burua" herriko zahar-etxera zorion kartak eskaintzera. Aitzin, gelan kantu bat asmatu dugu: "Bai egun on Amatxiri, bai egun on Aitatxiri", hitzak berriz idatzi ditugu, zaharreri emaiteko.

Espero dugu memento goxoa pasatuko dugulakrakada on baten inguruan!


Beste aktibitate bat...

Orotarik | 2023ko Urtarrilaren 12a

Pinfuvote txapelketa amaitu da!

2022ko urtearen amaierarekin batera, Olagarroa Elkarteko lehen txapelketaren bururatzea iritsi gara.

6. eta 5.eko 7 taldek parte hartu dute estreinakoz eginiko PINFUVOTE txapelketan.

Bi hilabetez ligaxkako partidak jokatu ostean, lehen 4 sailkatuek azken bi asteetan finalerdiak eta finala jokatu dituzte.

Lehen finalerdia "Azkarrenak" eta "Txakalak" taldeek jokatu dute elkarren aurka eta bigarren finalerdian "Gorilak" eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016