Orotarik | 2023ko Martxoaren 02a
"Enplegua Euskal Herrian" eta "Goazen" turismo klusterrak, Lan Zentroaren, Departamenduko Kontseiluaren eta Misio Lokalarekin lankidetzarekin, martxoaren 7an (16:30-18:30), Merkataritza eta Industria Ganbaran bilkura antolatua da. Udako sasoia hurbiltzen ari dela eta, enpresariak eta lana bilatzen dutenak biltzeko xedez.
Laetitia Nivaggioni departamentuko Enpresaburuen Taldeko zuzendariak, konferentzia emanen du: "Turismoko langileak atxiki, enpresen arteko denbora partekatzea...
Ba ote dakixu? | 2023ko Martxoaren 02a
Duela 20 urte, 2003ko martxoaren 20an, Amerikar Estatu Batuetako interbentzio militarra eta Irakeko gerla hasi ziren. Ez zen Irakeko lehen gerla. 1991n, Estatu Batuek (beren aliatuekin, Frantzia haien artean) Iraken kontra jada gerla eraman zuten (Golkoko gerla). Irakeko armada Kuwaitetik kanporatua izan zen baina amerikanoek Saddam Hussein boterean utzi zuten. George Bush zen Amerikar Estatu Batuetako presidentea. 12 urte berantago, bere semeak, George Walker Bushek, zuen gerla berri bat eraman
Euskal diaspora | 2023ko Martxoaren 02a
HEGO KONOA EZAGUTZEN. Bere bizitzako bidaia edo esperientzia egiten ari da joan den abendutik Beatrice Mainhaguiet Oillarburu larzabaldarra. Anitz jendek ezagutzen duen pertsona da, Euskal Elkargoko Kultur Sailean egiten baitu lan, Itsasun, eta beti ukan zuen buruan itzulika, Amerikako Hego Konoa, Uruguai, Argentina eta Txile, ezagutzeko ametsa: bisitatzea, baina familiako gisa, etxeetan biziz, barnetik dastatzea eta partekatzea bertako jendeen manerak, kultura, bizitzeko...
Mundu zabalean | 2023ko Otsailaren 23a
Joan den hilabete hondarrean, urtarrilaren 30ean, Paul François Charenteko laboraria bere etxean basaki erasotua izan da. Hiru ezezagunek dute estekatu eta jo, telebistan sobera agertzen zela erranez. Aitzineko hilabetean, Lasso belar pozoiarekin kutsatua eta eritu zen, Lyoneko auzitegiak Monsanto multinazionala kondenatu zuen Paul François laborariari amanda baten pagatzera. Amerikan, joan den urtean izan den Monsantoren kontrako auzi erabaki bati oihartzuna egiten zaion beste kondena bat. Bain
Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 23a
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak iragarri du Volkswagen enpresak 1.024 milioi euroko inbestimendua eginen duela Landabengo instalazioetan 2023 eta 2027 artean. Auto elektrikoak ekoizteko lantegi berri bat eta bateriak bildu eta sekuentziatzeko gune bat eraiki nahi du. Orotara, 11.000 metro karratuko eremua izanen da eta, horri esker, urtean 400.000 auto ekoizteko gaitasuna ukanen du.
Alemaniako multinazionalaren xedea da elektrifikaziora egokitzeko lanak aurten egin eta...
Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 23a
Nerea Melgosa Vega izanen da hemendik aitzina Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua. Otsailaren 14an hartu du kargua, Beatriz Artolazabal ordezkatuz, honek bere lekua utzi baitu maiatzeko hauteskundeetako kanpainari lotu ahal izateko. Artolazabal izanen da EAJren hautagaia Gasteizko auzapez posturako.
Nerea Melgosa Vegak "arduraz eta harro" hartu du kargu berria, haren ustez "pertsonetan pentsatzen duen" saila omen baita.
Etorkizun hurbilean ikusten dituen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016