Orotarik | 2023ko Martxoaren 09a

"Ikastola nire saloinean" - Odon Noblia gure kolegioan!

Otsailaren 22ko goizean, kolegioan Odon Noblia idazlearen eta 3.eko ikasleen arteko topaketa izan zen. Euskarako kurtsoetan landutako liburua, "Ikastola nire saloinean", Argitxu Noblia idazlearen beraren eskutik aurkeztua izan da IDZtan eta ikasleek idazleari obraz hainbat galdera pausatu dizkiote, bere lanbideaz, zein Argitxuri buruz ere besteak beste.

Fikzioz jantzirik baina egiazko gertakariak azaltzen dituen narrazio honek, Argitxu Nobliaren bizia kontatzen du, lehen...

Mundu zabalean | 2023ko Martxoaren 02a

Emazteak borrokan, bizia lanjerrean ezarriz

Martxoaren 8an Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Munduan zehar diren gerla eta gatazken ondorioak gehienetan emazteek dituzte pairatzen. Lurralde batzuetan beren bizia arriskuan ezarriz, beren eskubideak urratuak direlako.

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Jaurlaritzak haurrei eman laguntzak

Martxoaren 1az geroz seme-alabak hazten dituzten familiek hilabete guziz dirulaguntza berria eskatzen ahal dute. Seme-alabak hazi eta atxikitzeko laguntzak 200 eurokoak dira, 3 urte bete arte emanak. Kasu horretan diren familiek urtean 2.400 euro eskuratuko dituzte, seme-alaba bakoitzeko, horiek 7 urte bete arte. Iñigo Urkullu lehendakariak erran duenaz, neurriaren helburua da sortzeak bultzatzea, demografiaren egoera negatiboa aldatzeko. "Laguntza ekonomiko hauek euskal herritarrei nahi...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Gazteen emantzipazioaren aldeko Jaurlaritzaren laguntzak

Bide beretik, Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean jakinarazi du 2024tik aurrera eta 2 urtez, Jaurlaritzak 300 euroko laguntzak emanen dizkiela hilabete guziz 25 eta 29 urte bitarteko gazteei, gurasoen etxetik joateko eta emantzipatzea laguntzeko. Laguntza horiek eskatu nahi dituzten gazteek zenbait baldintza bete beharko dituzte: galdea egitean 25 eta 29 urte artean izatea, 28.000 eurotik beherako diru-sarrerak ukaitea, galdera egin aitzineko urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoan...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Trenak zabalegi tuneletan pasatzeko

Harrigarria badirudi ere, otsail hasieran jakin zen Renfek CAFi eskatu 31 trenen fabrikazioa gibelatuko zela, trenen zabalera neurtzetan tronpatu zirelako, bereziki tuneletatik pasatzea ezinezkoa zelako. Asturiasen, Kantabrian, Euskadin, Galizian, Gaztelan, Leonen eta Murtzian distantzia laburreko zerbitzuak ematen zituen trenak berritzea zuen helburu. Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak otsailaren 27an Gasteizen bilera egin dute, Santander eta...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Falangistak Euskal Herrian gaindi

Espainiako eskuin muturreko hiru kide ezagunek, Martin Saenz de Ynestrillas Falange Espainoleko hautagai izanak, Francisco Franco fundazioko kide den Alvaro Romerok eta Jesus Longueira poliziak, Euskal Herrian zenbait ekintza egitekoak zeuzkaten. Azkenean, ekitaldi bakarra baizik ez dute egin: "ETAren biktimen omenezko" lore eskaintza. Donostiako udaletxearen aurrean egin ekitaldian dozena erdi bat lagunek baizik ez dute parte hartu.

Jarki...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016