Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 09a
Iragan astean 89 urtetan pausatu da Just Fontaine fama handi-handiko futbolaria izana bere gazte denboran. Balentria gaitzak eginak Reims hiriko futbol elkartearekin segur, elkarte hori gorenean zelarik, bainan ere Frantziako talde nagusiarekin. Bereziki1958an, munduko xapelgoa Suedian jokatu zelarik, 13 tanto segurtatuz, ordu arte nehork ez egina holakorik eta geroztik ere nehor ez hortaratua. Alimaleko balentria beraz, beti berdin goresgarria kausitzen dena! Bestalde lau...
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 09a
Gero eta gehiago nunahi eta noiznahi aditzen da haur eta gaztetxo frango badirela beharriko minarekin. Berrikitan akuilatu ikerketa baten arabera hamalau urtez azpikoetan %14 segurik medikuan ere izanak gisa hortako minarekin. Bainan zerk egiten du hori? Itxuren arabera gertatzen dena da haur eta gaztetxo horietarik gehienek aise sobera kantu eta musika entzuten dutela, eta sobera luzaz, ardura aise sobera gora ezarriak eta hori beraz beharrien kaltetan. Deia luzatua zaiote kasu egin behar...
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 09a
Prezio frango goititurik, sail anitzetan gainerat, bada eskuin eta ezker zernahi arrangura. Jatetxetan gero eta gehiago azkenik agertu konduen arabera. Gero eta karga gehiago jasan behar alabainan, argindarra azkarki karioturik bainan ere beren jatekoentzat behar dituzten gauza gehienak, besteak beste baratzeki eta fruituak. Haragia ere ba. Eta beren prezioak ez sobera goratu nahi, jendeak ez zaizkiotela gehiago jinen, edo aise gutiago. Hots, anitz badira beldur daudenak, hola segituz ez...
Gogoa hazi | 2023ko Martxoaren 09a
Gertakari ezin ilunagoa. Ezbeharra gertatu da. Leku gerizatu baten barnean, ikastetxe baten barnean, ikasle batek bere erakaslea hil du, hor bertan, ikasgelan, bertze ikasleen begien aitzinean.
Ikastetxe bat mundu berezi bat da, haurrak eta gazteak altxatzea da haren eginkizuna. Helburu bera duten buraso eta irakasleak eskuz esku lan egitera deituak dira. Horrela, ikastetxea haur bakoitzaren, baita haur guzien hauskortasuna gerizatzeko lekua da. Bainan zer egin holako drama bat...
Orotarik | 2023ko Martxoaren 09a
Orenak pasatzen ditugu pantailen aitzinean, izan ordenagailu edo telefono mugikor, izan irakurtzeko gailu arin edo tauleta leun eta koloretsu. Lotura intimoa dugu, hain immateriala, makina eroso horien prozesadore eta hari konektatzaileez osatu sabel sakonekin. Mundua numerizatu digute, musika, mp3 moduan entzuten dugu eta leitzen ditugun liburuak jada biziki urrun dira Gutenbergen presa, tinta beltz eta berunezko karaktere haiengandik.Baina ttattit eta adi atxikitzen gaituzte, zerbait huts...
Orotarik | 2023ko Martxoaren 09a
Zorioneko gü, Irulegiko esküak Altzürükün egin beitü ützülia, herritarren batzarri ederrari esker. Aranzadi zientzia elkartekideak Xiberoan izan berri dira, eta horren berri üken dugu, lehen eskükoa, haboro dena eskü hura zizelkatu züanaren ber mintzajean, Mattin Aiestaran baztandarraren euskara hain argi eta garbian. Àƒ'œtzülpen beharritakoak zütüenek ere uste düt konprenitüko züela, hain izan beita mintzaldi hura argitsu, zorionekoa hots. Eskü bat, eskü soil bat,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016