Ba ote dakixu? | 2023ko Martxoaren 16a
2003ko otsailaren 14ko Hans Blix eta Dominique de Villepin-en hitzaldiek ez zuten amerikar administrazioa konbentzitu, ez eta ere amerikar iritzi publikoa. 2001eko atentatuak oraino hurbilegi ziren eta Bush administrazioaren propaganda, "terrorismoaren kontrako gerlari" buruz, sobera azkarra zen. Beldurra alde batetik eta mendekatzeko nahia beste aldetik azkarregiak ziren. Orduan, boz bakar zenbait salbu (zenatur gazte eta ezezagun bat haien artean, Barack Obama deitzen zena...), amerikanoak oro
Euskal diaspora | 2023ko Martxoaren 16a
Euskara eta euskal dantzak ikasi eta trebatzeko aukera, hori da Argentinako Tandilgo Euskal Etxetik Unai Hernandez Minaberry gazteak luzatzen duen deia eta eskea. Dagoeneko aski trebea da euskal dantzetan eta euskara kontuetan ere poliki hasia da, izan ere erraintsa eta giroa etxean baititu, Carolina bere ama euskara irakaslea izanik; euskarak eta euskal kulturak denbora dezente hartzen dute bi belaunaldiz erreferentzia Argentina ukan duen familia euskal-argentinar huntan, Euskal Herriko...
Mundu zabalean | 2023ko Martxoaren 09a
Portugalen kanpoko dirudunen etorrarazteko, 2012an plantan ezarria izan zen urrezko bisa edo onarpen zigiluen sistema geldiarazi nahi da, behin betikoz, sortu duen etxebizitzen inguruko espekulazio bortitzagatik. Bizitegietako prezioen inflazioan kanpotik etorri aberatsen eragina handia da beste toki anitzetan: Ipar Euskal Herrian bezala Korsikan, Bretainian, Alpeetan edo kostalde gehienetan.
Jende anitzentzat bizi ezina sortzen duen egoera horri buru egiteko proposamen berriak hasiak...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 09a
Juan Karlos Subijana euskal presoari hirugarren gradua kendu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Beraz, Subijanak berriz Basauriko presondegian egon beharko du denbora osoz, ez orain arte bezala egunaz kanpoan eta gauaz bakarrik espetxean, hori baita hirugarren graduan izateak ahalbidetzen duena. Egoera honen salatzeko, Sarek manifestaldia egin du Gasteizen martxoaren 2an.
Duela hemeretzi urte sartu zuten preso Juan Karlos Subijana. 2021eko...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 09a
Gernikako Estatutuaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoan euskara ofiziala izanez, erakunde publikoetan lanpostu bat erdietsi nahi dutenei euskara ezagutzea galdegina zaie. Baina arau honen hauskortasuna agerian ezarri du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berriki Uliazpi Fundazioaren kontra hartu duen erabakiak.
Uliazpi Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren erakunde autonomoa da, desgaitasun bat duten pertsonei eta haien etxekoei zerbitzua eta laguntza eskaintzen die. Egitura honek...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 09a
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bere ikusmoldea eman du gorago aipatu hizkuntza eskubideei egin erasoari buruz. Sailburuak "erabat arbuiatu" du Justizia Auzitegiaren ebazpena. Zupiriraren ustez, EAEko Justizia Auzitegiaren epaiak "azterketa juridiko sakona merezi du, bi interes kontrajartzen dituelako: lan publikoa egiteko eskubidea eta erkidego honetako herritarrok dugun hizkuntza-eskubidea".
Gipuzkoako Gobernuak, bere aldetik, iragarri du helegitea...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016