Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Inperialismoa salatzeko mobilizazioa

NATO eta Estadu batuen kontrako herri plataformek manifestazioa Bilbon egin dute, gerla eta miseria gaitzesteko. Sistema kapitalistaren krisia agerikoa dela azpimarratu dute eta Ukrainako gerla testuinguru horretan ulertu behar dela. Euskal Herrian ere, Bardeetako tiro erremuan Natoren itzala nabarmen ageri dela, halaber Gasteizeko baseko ariketa militarretan.

...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Argitu gabeko ETAren 52 biktimak omenduak

80ko hamarkadan "ETAren terrorismoaren zentzugabekeriagatik galdutako 52 bizitzak" gogoan hartu nahi ukan ditu Eusko Jaurlaritzak eta merezi duten aitortza egin die Oroitzapen eta Aitorpenerako idatziak eman 52 biktima horietako 11ren senitartekoei. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak "memoria duen etorkizuna" aldarrikatu du, "egiazko memoria" duena, bere ustez, "biktimei begietara begiratzea eta bidegabea izan zela onartzea"....

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 16a

Saminago!

Erretreta solas, joan den astean izan diren manifestaldi handiekin, giroa aitzina samindu da eta ez guti! Sindikatuak beti berdin tematsu, ez dutela barkatuko! Ez dutela barkatzen ahal ere! Gobernuak bere aldetik berak burutan duen hura baizik ez aditzen! Aise egiten elkorrarena eta itsuarena ere berdin! Artetan zurikeria zonbait sakatuz jendea nolazpait lausengatu nahiz! Bakoitxak bere gustukoa duen hura baizik ez ikusi nahi beraz! Egunak jin eta egunak joan, funtsezko aitzinamendurik ez...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 16a

Baietz!

Horiek hola, solasketa luze batzuen ondotik, zenaturrek onartu dute, macrontiar eta eskuindar ados jarririk, gobernuak galdetzen zioten bezala erretretaren hartzeko adina bi urtez gibelatzea kasu gehienetan, 62 urtetarik 64 urtetara beraz. Beroan bero, legegai guzia ere onetsi dute, 195 boz alde eta 112 kontra. Elisabeth Borne gobernuburua loriatua! Kasu, ez luke sobera espantu egin behar halere! Sindikatuek aldiz daukate onarpen horrek ez duela deusik kanbiatzen. Bainan...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 16a

Balio ote du?

Behar ote dugu berriz azpimarratu, horrek zerbait balio ote du denen buru, joan den aste hortan ere zoin desberdinak izan diren parte hartzearen gainetik agertu xifreak? Marseillan konparazione, polizak erran du 24.000 zirela nunbait han, CGT sindikatuak 240.000, heldu baita hamar aldiz gehiago!Nor behar da sinetsi? Nor sinesten ahal ere da? Ez ote dira denak ere jende xeheaz airoski trufatzen?Batzuk xifreak azkarki handituz eta besteek itsuski ttipituz? Joan den egunean, zonbaitek...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 16a

Itsusia

Frantses legebiltzarrean, eskuindar baten solasak ez bere gustukoak kausiturik, Eric Dupont-Moretti justiziaren ministroak gaitzeko pettoa egin du, jestu tzar itsusi batekin batere funtsik gabe. Eta denak harrituak, holako gauza hau ezin onetsia dela-eta! Bestenaz ere ministro baten partetik, ministro hori fama handiko gizona delarik bestalde. Berari ere dolutu zaio naski bere jestu oker eta makur hori, hala aitortu du behin. Beste asko haatik ez dira batere ados, holako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016