Mundu zabalean | 2023ko Martxoaren 16a

Gobernuz Kanpoko Erakundea animalia trafikatzaileen kontra

Hamarkadetan zehar, animalien trafikoak Afrikan iragan dira, duen biodibertsitate aberatsak gutiziak sortzen ditu. 1970 eta 1980ko hamarkadetan herrialde anitzetan hedatu zen, batez ere elefanteen bolia eta errinozeroen adarrak arrakastatsuak ziren. Boliaren prezioa 2000. hamarkadan emendatzen hazi zen. Azken 5 urtetan apaldu da, Gabonen borondateari esker eta Txinan komertzio ilegala bihurtu delako.

Baina azken urte hauetan, gero eta galde gehiago bada, bereziki preziatuak diren...

Mundu zabalean | 2023ko Martxoaren 16a

"Europako baratzeak" ibaia agortzen

Espainian, Tajo ibaia agortzen ari da, Europan banatuak diren barazki gehienak hor landatuak dira. Biziki gune eguzkitsua da, idorrak diren lurralde horiek "Europako baratzea" bihurtu dira, urre urdinaren ponpaketa masiboari esker.

Garai batean toki horretan itsasontziak flotatzen ziren, gaur-egun belar zakarrek gaina hartua dute. Hobendun bakarra laborantza intentsiboa, Tajo xurgatzen duena, iberiar penintsulako ibairik luzeena da. Urtero bi hodi erraldoiek milioika litro ur ponpatzen...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Donostia turismoa

Donostiako hotelak eta erabilera turistikoko etxebizitzak irekitzeko baimenak emateari uko egingo du, lantzen ari diren hiria antolatzeko Plan Orokorra onartu bitartean. Eneko Goia Donostiako alkateak eta Nekane Arzallus Hirigintza eta Etxebizitza Iraunkorreko zinegotziak eman dute neurriaren berri. Goiak erran duenez, hartutako erabakiaren helburua da jarduera turistikoa kontrolatzea eta hirian hotel berriak irekitzeari mugak ezartzea. Bere hitzetan,...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Eskaintza oparoa eta nahikoa

Goia auzapezak adierazi du: "Donostiak ostatu eskaintza nahikoa du eta hotel berrien irekiera mugatzeko garaia da". Eustaten 2022ko datuen arabera, Donostian 162 hotel eta pentsio daude, horietan 3.825 gela. Orotara, hiriak 18.000 leku eskaintzen ditu, molde guzietakoak (hotelak ala etxebizitza turistikoak) kontuan hartuta. Azken sei urteotan kopuru hori %40ez emendatu da. Erabilera turistikoko egoitzei eta etxebizitza pribatutako gela turistikoei dagokienez, otsailean 1.352 etxebizitza...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Trafikoaren eskumena Nafarroan

Trafikoaren eskumena Nafarroaren esku geldituko da, uztailaren 1etik aitzina, Espainiako Gobernuarekin aurreakordioa lortu ondoan. Hala jakinarazi du Maria Chivite Nafarroako presidenteak, "Nafarroarentzat egun handia da", erranez. Buruzagi sozialistaren arabera, Nafarroako Foru Erkidegoaren galdera historikoa gauzatuko da lau hilabete barne, beraz eskualdatzea urrats historikoa izanen da. Trafikoaren eskumena bere gain hartzeko, Foruzaingoak egun dituenak baino 149 polizia gehiago beharko...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a

Nafarroako biztanleen laurdenak euskaraz hitz egiten edo ulertzen

Euskarabideak 2021ean burutu VII. Inkesta Soziologikoko Nafarroako datuak aurkeztu ditu. Azaldu datuen arabera, 16 urtetik gorako Nafarroako biztanleen laurdenak euskaraz hitz egiten du edo ulertzen, hots %14,1a euskal hiztuna da eta beste %10,6a gai da ulertzeko eta pixka bat hitz egiteko. 2016ko inkestarekin konparatuz, datu hauek...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016