Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 23a
Eta orain zertan gira? Gobernuaren erabakia jakin orduko, jende frango bildu dira, denak utzirik, hiri handietan gehienik, beren haserrea agertuz. Geroztik ere bada tirabira frango. Izanen ere hain segur ondoko egunetan. Nun zonbat ote eta nolakoak? Ikusi behar. Errekontru handiz kanpo, lerro hauek agertuko direnean, legegaia onartua izanen da. Eta gero? Nork daki gauzak nola itzulikatuko diren hor gaindi?
...Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 23a
Duela zonbait urte, solasketa luze batzuen ondotik, eskualde edo lurralde delako horien mugak aldatu ziren Frantzian gaindi. Eskualde gutiago izaiteko gisan, hamahiru hogoi baten partez! Hola zen Akitania bilakatu Akitania-Berria. Eta horra nun bat-batean gaitzeko saltsa berriz ari duten muntatzen. Emmanuel Macron lehendakaria sustatzaile, garbiki hala diote segurik anitz tokitan! Eskualde gehiago behar zela aski errepikatu ondoan, orain arrunt beste kantu bat! Lurralde...
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 23a
Gauza harrigarria, kasik ezin sinetsia funtsean, bulta huntan zernahi izurde hilak agertzen dira Akitaniako itsas bazter hortan, gehienak azkarki kolpatuak izanak nolazpait, hain segur itsas-untzi batek azkarki jorik. Lehen ere artetan gertatzen ziren holakoak bainan sekulan ez hoinbeste eta hoin usu! Joan den astean berean, berrehun bat baino gehiago hiruzpalau egun barne! Orotara lau ehunez goiti frango epe laburrean! Bainan zer egiten ahalko da holakorik ez dadien gehiago gerta? Gainerat...
Gogoa hazi | 2023ko Martxoaren 23a
Kristau talde batek, "Presoekin elkartasunez" izeneko lehen edizioa Ezpeletan antolatu zuen. Hogeita hamar urteak aurten ospatuko dira, heldu den astean xehetasunak emanen ditugu. Aste huntan beren haurrak preso ukan dituzten bi amek, beren lekukotasuna agertzen dute.
Orotarik | 2023ko Martxoaren 23a
Aurten, 2023ko Euskal Herriko Nazioaren mus finala martxoaren 25ean, larunbatarekin, Zornotza herrian iraganen da, Bizkaian. Han izenak emateko denak elkartu beharko dira (8:30). Izenak eman eta gero, joanen dira denak batera Zelaieta frontoira, mus txapelketa hasiera emateko (10:00). Finala honetan 128 bikotek parte hartuko dute, 32 bikote Nafarroatik, 32 bikote Gipuzkoatik, 18 bikote Baxe Nafarroatik, 18 bikote Arabatik, 12 bikote Lapurditik, 10 bikote Bizkaitik, eta 6 bikote...
Orotarik | 2023ko Martxoaren 23a
Covid-19 pandemia arras ahantzia dugula dirudi. Jupiterrek, unilateralki, larderiaz inposatzen digun erretreten erreformak, duela hiru urte bizi izan genuen konfinamendu garaiaren dorpea gainditzen du; justuki etxeratuak ginen denboretan lanean segitzen zuten "lehen lerroko langileak" ditu bete-betean inpaktatutako, emazteak bereziki, eta ofiziorik penosenak. Parisko karriketan, adibidez, zikin biltzaileak greban dira eta astean behin manifestatzera deituagatik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016