Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Aberri Egunaren karira, Iparraldetik Euskal Herri guziari helarazten dugu manifestu hau. Zuberotar, baxe-nafartar eta lapurtar 46 pertsonek izenpetua, kultura, politika eta euskalgintza sailean ari girenak.
Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Larresoroko eskola pribatuan, obra handiak egiten ditugu: klase berria, pilota plaza ttiki bat eta zuzendariaren bulegoa eraikiak izanen dira. Biziki kontent gira gela berri baten ukaiteaeta gure eskola arraberritua izaitea!
Bainan maluruski ez dugu diru aski barnea bukatzeko: kanpokoa egina da (murruak, teilatua, berinak), aldiz barneko lana ez: zola, elektrizitatea, tindu eta berogailuak falta ditugu.
Artikulu honen bidez, jakinarazten dizuegu diru-kutxa bat sortu dugula
Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Fisikoki berdintsuak dira: 4 zango dituzte, luzetasun berdineko zangoak(bereziki ezkerreko zangoa, bereziki zakurrek). Nahiz eta zakur batzuk bi zango bakarrik dituzten. Eta zerk galtzen du odol anitz, bi zango ukanez? Zakur erdi batek. Nahiz eta gatu erdi bat izan daitekeen, berriz ere berdintsuak dira.
Txakurren arrazen artean, desberdintasun handiak dira. Adibidez, Baionako zakurrak ipurtzuloa gibelean du, buztanaren azpian, alderantziz, Miarritzeko zakurrak ipurtzuloa aitzinean du,...
Ba ote dakixu? | 2023ko Apirilaren 06a
Apirilaren 7tik irailaren 6a arte, Parisen, La Villette-ko azoka handian, Ramses II.a faraoiari eskainitako erakusketa handia iraganen da, jendalde anitz, dudarik gabe, bilduko duena. 3000 urteren buruan, 2019ko Tutankamon erakusketaren arrakastak erakutsi zuen bezala, Egipto faraonikoak jendea liluratzen du. Faraoiak aipatzen direlarik, bi izen heldu dira burura, Tutankamon, bere tesoroarentzat, eta Ramses II.a, faraoi ezagunena, erregealdi luzeena (66 urte!) eta famatuenarekin. Egipto faraonik
Euskal diaspora | 2023ko Apirilaren 06a
LEKUNBERRI. Urteko Biltzar Nagusia egin zuen joan den larunbatean, apirilaren 1ean, Euskal Argentina elkarteak Lekunberrin, hogeita hamabost pertsona partaide. Elkarteko kide ere baden herriko alkate Jojo Goyheneixek luzatu zituen ongi etorri hitzak eta elkarteko presidente Monika Legarto izan zen bilkurako gidari. Elkarretaratze hastapenean, bildutakoek azken urte huntan zendu diren elkarteko bazkideak gogoratu zituzten eguneko solasgaieri ekin aurretik. Segidan, urteko...
Orotarik | 2023ko Apirilaren 06a
Apirilaren 8 eta 9an Itsasun iraganen den Aberri Egunak, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen sortzea ospatuko du, 60. urtebetetze kari bi eguneko egitaraua pentsatua da.
Duela zenbait aste Bagira deitu prozesua abiatu zen, 60 urtez mugimendu abertzalearen ibilbidea gogoratzeko gai desberdinen inguruan gertakariak antolatuak izan dira, hamarkadetan parte hartu duten mugimenduetako pertsoneri hitza emanez. Transmisio historikotik abiatuz, biharko Euskal Herriaren eraikuntzaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016