Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 13a
"Independentzia, sozialismoa eta feminismoa: ipar eta helburu" lema hartuta, Elorrion 5.000tik gora gazte bildu dira aitzineko astean, Ernai ezker abertzaleko gazte antolakundeak antolatu Gazte Topagunean. Larunbatean egin den ekitaldi politiko nagusian laburbildu dira egun hauetan hizpide eta langai gaztek izan dituzten ardatzak, zehaztu da datozen urteetarako norabidea: "Eraldaketa sozialaren eta burujabetzaren alde gabiltzanok elkartu, konspiratu eta borrokatu, gaur bizi eredu eta bizi...
Mundu zabalean | 2023ko Apirilaren 06a
Frantzian erretreten erreformaren inguruko eztabaidatik karrikako konfrontaziora pasatu gira, Gobernuak 49.3 artikulua erabili ondoan. Telebistan etengabe itzulika pasatzen diren manifestari maskatu eta sutan dauden zikinontzien irudiek poliziaren jokamolde bortitza gordetu nahi lukete.
Osagarria kenka txarrean dauden Sainte Solineko bi manifestarien familiek afera auzitegira eraman dute eta giza eskubideen aldeko erakundeek sokorritzaileek etortzeko ukan duten agintarien debekua eta...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
Agustin Ibarrolak margotu Omako oihana berritzen hasi ziren 2022ko udan. Orduan hasi eta orain arte, 14 multzo artistiko osatzen dituzten 454 pinu margotu zituzten. Hemendik aitzina, 19 multzo gehiago margotuko dituztela jakinarazi du Bizkaiko Aldundiak. Gune artistikoa osoki zaharberriturik, urrian zabalduko da. 33 multzo artistiko eta 800 pinu baino gehiago izanen ditu orduan, kilometroa baino luzeago izanen den ibilbide artistikoan.
Joan den urtean bezala, oihana birmargotzeko lanak...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
Beasaingo CAF enpresak aldiriko 29 tren ekoitziko ditu Renferentzat. Martxoaren 27an sinatu du 192 milioiko kontratua Renfeko administrazio kontseiluak bere oniritzia eman ondoan. Aldiriko tren horiek hornitzeaz gain, ondoko urteetan CAFek bederatzi tren elektriko fabrikatzeko parada ere hitzartu dute.
Lau bagoi izanen dituzte aldiriko tren berriek, horietan bostehun bidaiari baino gehiagorentzat izanen da lekua. Gainera, tren horien mantenua eta ordezko piezak hornitzea ere haren esku...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
Iruñeko Landaben lantegian Volkswagenen Polo markako autoak ekoizten dituzte azken 40 urteetan. Baina ekoizpen hau heldu den urtean geldituko dela jakinarazi die zuzendaritzak langileei. Erabaki honen arrazoia da fabrika barnean auto elektrikoa ekoizteko obrak hasi behar dituztela. Ondorioz, ondoko bi urteak segurtasunik gabeko urteak izanen direla ohartarazi dute sindikatuek, lan zama apalduko omen baita.
Ildo horretan, ibilgailu elektrikorako trantsizio prozesuan, bi faktorek izanen...
Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 06a
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hizkuntza irizpideen kontrako bertze auzi-erabaki bat plazaratu du, zenbait enplegutan euskara eskatzea "inposizioa" dela dioena.
Administrazioarekiko Auzien Lehen Aretoak sinatu du epaia, eskola garraioarekin zerikusia duen kontratu baten karietara. Ondarroako autobus konpainia pribatu batek auzibidea zabaldu zuen, Hezkuntza Sailaren kontratuan enpresako langileek administrazioarekin dituzten harremanetan euskara maila egokia izan behar dutela zehazten...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016